Luma, etorkizun hobea eta justuagoa idazteko

  • Egunotan zenbaki bat dabilkit buruan, hogeita hamar, edo hobeki esanda, hirutan hamar. Izan ere, hogeita hamar urte bete berri dira Nafarroa hirutan banatu zutela. Hogeita hamar urte bete berri ditu Nafarroako Euskararen Legeak.


2016ko abenduaren 20an - 13:06

Hogeita hamar urte dira Nafarroan herritarren eskubideak bereizteko harresia eraiki zutela. Hogeita hamar urte agintariei herritarren eskubideez arautzeko ematen zaien eskumen hori baliatuta, inolako lotsarik gabe, lehen eta bigarren mailako herritarrak bereizteko harresia eraiki zutela.

Luma zorrotzek idatzi eta onetsi zuten duela hogeita hamar urte herritarrei eskubideak bizi diren tokiaren arabera aitortuko zizkien legea. Tinta beltzadun lumak erabili zituzten, bai, herritarrak tatuatzeko. Finean, herritarrei eragiten baitie luma zorrotz haiek idatzitakoak.

Hizkuntzari dagokionez, ez gara ari herritarren kapritxoez edota elementu folklorikoez; ez, horixe. Herritarren oinarrizko eskubideez ari gara, eta hori horrela, ileak lazteko modukoa da ikustea luma zorrotz batzuei zein nolako eskumenak eman dakizkiekeen. Herritarrak eskubidez gabetzeko ahalmena izan dezakete luma zorrotz beltzek.

Tinta beltzadun lumaz idatzitakoa nahikoa ez, eta 2000. urtetik aurrera Gobernuak are azpimarra beltzagoak egin zituen. Ez zen, ez, nahikoa, herritarren artean bereizkeria eragitea. Kolore beltzez idatzitako lege hura are ilunagoa nahi zuten, orban beltz bihurtzeraino. Lumaren zorroztasuna baliatu zuten papera bera urratzeko, apurtzeko, euskaldunak desagerrarazteko.

XXI. mendean bizikidetzaz, kohesioaz, justiziaz hitz egiten dugun honetan, bestelako Nafarroa bat buruan dugunean, ez al da unea bidegabekeria honi amaiera emateko? Nafarroa berria eraikiko badugu buelta eman diezaiegun orain arteko bidegabekeriei.

Luma ederrak izan ditugu Nafarroan historian zehar, euskaraz idatzi duten lumak. Herritarren lumekin idatzitako milaka koaderno osatu dira ikastoletan, eskoletan, euskaltegietan… Jendarteak berak abiarazi dituen hamarnaka hedabideetan ere, koloretako lumak baliatu dituzte ehunka euskaldun eta euskaltzalek. Askok gogoratuko duzue 2000. urtean 50.000 herritarrek koloretako lumez sinatu zuten euskararen lege berri baterako eskaera, bizikidetzarako eskaera.

Izan ere, aspaldi utzi ditugu konplexuak etxean, eta dagokiguna eskatu behar dugu. Administrazioarekin euskaraz aritu nahi izatea ez da nahikeria, eskubidea baizik. Eta hori horrela izateko neurriak eskatu behar dira.

Pasa den ostegunean Nafarroako Euskararen Legearen 30. urteurrenaren harira Iruñeko Condestable jauregian egin genuen ekitaldian luma berri bat eman genion Ainhoa Aznarez andereari, Parlamentuko presidenteari. Etorkizuna hobea, justuagoa izan dadin beharrezkoak diren tresnak idazteko luma. Lege berria idazteko luma. Idazteko, bai, izan ere, paper zurian idazten ez badugu, arriskua baitago paperak hegan egiteko.

Ausardiaz, kemenez eta arduraz jokatzea tokatzen da orain. Tresnak eskura daude, eskutik goaz, eskura dezagun.

*Kontseiluko idazkari nagusia da Paul Bilbao Sarria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude