argia.eus
INPRIMATU
Lotarako kantu eta ipuinak kaleratu ditu Elkarrek
2005eko azaroaren 18a
Elkar argitaletxeak umeentzako lotarako kantu eta ipuinak bildu ditu disko eta liburu banatan. Egizu lo izenburuko liburua, Juan Kruz Igerabidek, Harkaitz Canok, Miren Agur Meabek, Txilikuk, Anjel Lertxundik, Mitxel Muruak, Joxan Ormazabalek eta Kirmen Uribek lan horretarako propio egindako ipuin eta poemekin osatu dute. Izen bereko diskoko kantu guztiak berriz, aurretik argitaratuak dira.