'Lokomotorak': Bilboko Atxuri auzoko beharrizanei begira abiatutako dinamika

  • Bilboko Metroaren linea berriaren irekieraren ondorioz Atxuriko tren geltokira ez da trenik helduko laster, beronen itxiera 2019 hasieran aurreikusten baita. Geltoki historikoaren itxiera auzoak izango duen aldaketaren adierazle bezala ulertuta, Lokomotorak dinamikak geltokia aldarrikatzen du. 


2018ko maiatzaren 03an - 17:24

Atxuriko geltokia auzoak dituen beharrizanak asetzeko espazio modura ulertuta, berau aprobetxatzeko aukerari heldu beharra ikusi dute. Hala bada, prozesu parte-hartzaile bat abiatu dute Atxuri, Alde Zaharra, Solokoetxe, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Abusu eta Santutxuko bizilagunekin batera, “auzoa eraberritu eta hobetzeko baliagarritzat” jo dutena. Geltokia itxiz gero arriskuan egotera pasako liratekeen auzoaren "motore eta identitate zeinuak" defendatzetik ere badauka dinamikak.

Prozesuaren helburu “xume bezain asmo handikoa” tren geltokiak bete beharko lituzkeen funtzio sozialen inguruan eztabaidatu eta etorkizun hurbilera begirako proposamen desberdinak plazaratzea da. Prozesuan zehar jasotzen diren proposamen eta ideiekin tren geltokiaren jabetza eta ardura duten erakundeetara jotzeko asmoa daukate, bertan bizi direnen ahotsak kontutan hartu ditzaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude