Logika kapitalistaren biktimak

  • 157 kaleratze aurreikusten dituen espedientea, altzairutegiaren itxiera, soldatak %25 murriztea enpresan geratzen direnei... Egoera hori, enpresaren arabera, nazioarteko testuinguruak sortu du, Donald Trumpen erabakiek alegia. Ba ez.

Juan Mari Arregi
2018ko apirilaren 17a

Egia da nazioarteko koiunturak eta Amerikako Estatu Batuen politikek enpresen bilakaeran eragin dezaketela. Baina langile hauek ez dira Donald Trumpen eta bere politiken biktimak, logika kapitalistarenak baizik, akziodunen interesak zaintzea eskatzen baitu honek –finantza erakundeak barne– langileen gainetik. Hau da, Trumpek bezala pentsatu eta jarduten duten akziodun batzuen biktima dira.

Euskal enpresa talde honek, Tubos Reunidosek, orain gutxi arte uste zuen Productos Tubulares bere “altxorra” zela, nazioartearen aitortza zuten hoditeria produktu bikainengatik, etekin oso handiak ematen baitzizkien beti. Azken hiru urteetan, 2014tik 2017ra, Tubos Reunidosek bere akziodunen artean 240 milioi euro banatu ditu irabazi horiei esker.

Orain nazioarteko krisia iritsi da eta akziodunek ez dituzte euren pribilegioak galdu nahi inola ere ez; etekinak kobratzen segi ahal izateko, logika kapitalista erabili dute: enpleguak ezabatu, lan-kostuak murriztu, instalazioak itxi eta produktibitatea handitu. Zergatik ez zuten oparoaldian lorturiko etekinen zati bat erreserbatu krisia zetorrenerako, kaleratzeak eta itxierak saihesteko? Horregatik beragatik: Trumpek duen logika kapitalista huts berberagatik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Langile borroka

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
Jaurlaritzak aurkezturiko Hezkuntza Legearekin kritiko, prozesu berri bat eskatu dute eragileek

EAErako Hezkuntza Legearen oinarria izan nahi duen dokumentua aurkeztu zuen urrian Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrean. Sindikatuek eta hezkuntza arloko hainbat eragilek salatu dute dokumentu horretara iristeko prozesua "parte-hartze demokratikoaren aurkakoa" izan dela erabat, "berak erabaki baititu bai edukiak, bai lantaldeen osaketa", eta gainera "oinarrizko hainbat gai kanpoan utzi" dituela. Adostasun zabala lortuko duen benetako prozesu demokratiko berri... [+]


2018-12-12 | ARGIA
Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek greba mugagabea egingo dute abenduaren 22tik aurrera

Sedena enpresarekin negoziazioetan aurrera egin ez dutenez, Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekariek greba mugagabea egingo dute abenduaren 22tik aurrera, asteartean jakinarazi dutenez.


2018-12-11 | Hainbat egile*
Bizkarra ematen diguten aurrekontuak

Iazko ikasturtea, besteren gainetik, bi jendarte mugimendu nabarmendu ziren ikasturtea izan zen: mugimendu feminista eta pentsio publiko duinen aldeko mugimendua. Zenbatu ezin diren mobilizazioak egin ostean, pentsiodunen mugimenduak gaurkotasun betean jarraitzen du. 40 aste mobilizazio etengabean.


2018-12-09 | Malen Aldalur
Hoteletako garbitzaileak
Bost izarreko esplotazioa

Tolesdurarik gabeko izara zuriak eta garbiak ohe gainean, usain goxoa, norbere etxean topatzea zaila den txukuntasuna. Halako ezaugarriak dituzte sarri hoteletako gelek, baina zer ezkutatzen da irudi horren atzean?  Feminizazioa eta prekarietatea. Hala uste dute Mari Cruz Elkoro (Durango, 1969) ELAko zerbitzu federazioetako idazkari nagusiak eta Sonia San Vicente (Bilbo, 1968) Constant enpresarentzat hoteletako gelak garbitzen dituen langileak.


2018-12-05 | ELA sindikatua
Anoetako birmoldaketa lanetan atzeman diren irregulartasun guztien atzean iruzurra dagoela dio ELAk

ELAk Anoetako futbol estadioaren birmoldaketa lanetan iruzurra izan dela agerian uzten duen txostena aurkeztu du. Bertan azaltzen denez, Errealak gutxiago ordaindu dezan obren lizitazioa prezio merkean egin zen, beti ere, langileen lan baldintza eta segurtasunaren kaltetan.


2018-12-05 | ARGIA
Agintariei bizkarra emanez protesta egin dute suhiltzaileek Frantzian

Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoen aurkako haserreak ez du etenik. Maine-et-Loire departamenduko Cholet herriko suhiltzaileek era ikusgarrian adierazi dute aurkakotasuna: hainbat agintariri bizkarra eman diote ekitaldi ofizial batean.


Barbara Balzerani
"Iraultzaileon porrot nagusia ez da materiala izan, mentala baizik"

Barbara Balzerani Italiako Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagia izan zen. Aldo Moro Kristau Demokraziako presidentearen bahiketan parte hartu zuen 1978an. 21 urte eman ditu espetxean. Bartzelonan izan berri da L’ho sempre saputo (“Beti jakin dut”) eleberriaren katalaneko bertsioa aurkezten. 1998an Compañera luna liburu ezaguna argitaratu zuen, 2016an Txalapartak gaztelaniaratua.


Metroan lan egin ala ezkondu

Madril, 1919 urriaren 17a. Hiriko metro sareak (Compañía Metropolitana Alfonso XIII) ateak ireki zituen. Telefónicarekin batera, enpresa hura aitzindaria izan zen Espainiako Estatuan emakumeak enplegatzen.


2018-11-30 | I˝igo Igartua
Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaile grebalariek oinezko martxak egingo dituzte soldata-arrakala ezabatzeko

Komisaldegietan %13koa eta epaitegi zein adin txikiko zentruetan %7koa da soldata-arrakala. Diru publikoarekin finantzatzen den genero diskriminazio batean aurrean gaudela salatu dute ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek.


2018-11-27 | LAB sindikatua
Bulego eta langeletako langileek Arantxa Tapiaren hitzaldia eten dute Bilbon

Bilboko Euskalduna jauregian inauguratu dituzte gaur Basque Industry 4.0 jardunaldiak, eta bertan egin dute protesta Bizkaiko bulego eta langeletako langileek, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, oihuen artean eten dute Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituren kontseilari Arantxa Tapiaren hitzaldia. Ondoren, protesta kanpoaldera eraman dute, elkarretaratze baten bitartez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude