Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak

  • Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo dituzte.

2023an Donostiako Miramar Jauregian hainbat alderdi politiko, sindikatu eta beste eragile batzuk elkartu ziren. Euskal Herria Batera

2026ko urtarrilaren 30ean - 09:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herria Batera plataformak 2026ko Aberri Eguna Lizarran (Nafarroa) ospatuko du, martxoaren 28an Los Llanos Kulturgunean. Azken bost urtetako ibilbidearen ostean, helburu moduan jarri dute Aberri Egunaren instituzionalizazioan "jauzia" ematea. Horretarako hausnarketa partekatua osatu nahi dute, eta hala bilerak egiten hasiko dira Euskal Herriko eragile nagusiekin

Aurtengo ospakizunerako Lizarra aukeratu izana ez da kasualitatea, Euskal efemeride garrantzitsuak biltzen baititu. 150 urte beteko dira aurten Hego Euskal Herriko lurraldeen foruak abolitu zituztenetik, 1876ko Abolizio Legearen eskutik. Abolizio horri aurre egiteko "euskal pentsamendu nazionalean eklosioa” izan zela diote, eta berarekin batera "formulazio arrakastatsuak". Adibidez, "Zazpiak bat mapa-ideia" eta "Euzkotarren aberria Euzkadi da", Sabino Aranaren eskutik. Horrez gain, Lizarrako Estatutua azpimarratu dute zeinak “Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko egungo probintziek osatzen duten Euskal Herria entitate natural eta juridikoa da, berezko nortasun politikoa duena”, zioena.

Ekimenak helburua argi du: nazioa garela gogoratzea, eta gainerako nazioen gisa, egun nazionala elkarrekin ospatzea, “elkarrekin azaldu behar dugu zer garen eta zer izan nahi dugun”.


Aberri Eguna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...