Literaturaz betetako martxoa izango dute Oiartzunen, Literatura Plazara ekimenaren eskutik

  • Martxoaren 9a eta 28a artean, laugarren edizioa izango du Oiartzungo (Gipuzkoa) Literatura Plazara ekimenak, 1545 argitaletxearen eskutik; lehena, Doinuele euskarazko plazen sareko kide gisa. Errezitaldiak, solasaldiak, haur eta gazteekin tailerrak eta beste izango dira. ARGIAk proiektua laguntzen du.


2026ko martxoaren 6an - 08:08
Iazko Literatura Plazarako artxiboko irudia- 1545 Instagram
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiartzungo 1545 argitaletxeak, herriko eta nazio mailako beste zenbait elkarterekin batera, laugarren urtez antolatuko du Literatura Plazara ekimena: martxoaren 9 eta 28 artean zenbait kultur ekitaldi ekarriko dituzte herrira. Aurten, gainera, pauso bat eman du jaialdiak eta Doinuele Euskal Herriko euskara hutsezko liburu eta diskoen plazen eta azoken bilgunera batu da Oiartzungoa ere. Euskal Herri osoko literatur sortzaileak izango dira adin guztiei begira antolatu duten egitarauan, literatur errezitaldiak, tailerrak eta besterekin.

Martxoaren 9an hasiko da aurtengo edizioa, Leire Bilbao idazlearen bisitarekin: LH3 eta LH4ko irakurle taldeetara joango da idazlea. Martxoaren 13an BIZIMINAK. Doluak hitzetan errezitaldi-emanaldia emango dute herriko zenbait sortzailek. Hurrengo egunean, martxoaren 14an, BAT ETA BAT, HAMAIKA. Aukeratzea, ze zaila! Mireia Delgado eta Dorleta Kortazarren arteko solasaldia izango dute. Eta jaialdiaren lehen astea bukatuko dute martxoaren 15ean, igandean, idazketa sortzaileko tailer batekin, Eider Perez Adeletxeren gidaritzapean.

Martxoaren 16an Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak bisitatuko ditu LH2ko ikasleak, 18an Eider Rodriguezek Dena zulo bera zen liburua aurkeztuko du Anarirekin, eta 22an bertso saio musikatua izango dute Haira Aizpurua, Uxue Alberdi eta Andoni Egañarekin.

Aurtengo edizioari amaiera LERA poesia errezitaldi musikatuak emango dio. Castillo Suarez, Udane Ansa eta Peru Galbeterekin.

Saio guztietako informazioa 1545 argitaletxeko webgunean dago, eta sarrerak eskuragai dagokion aretoan.

 


Euskal literatura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Mirande

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.