Sarrionandiarekin hasi eta Cheeverrekin bukatuko da kurtso honetako Literatura Eskola

  • Literatura Eskolak prest dauka 2012/2013 ikasturteko egitarau berria. Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" gogora ekarri nahi izan dute sasoi berri hau iragartzeko kartelean. Antolatzaileek gogorarazi dute ekimen honetan parte hartzeko “literaturzalea” izatea besterik ez da eskatzen: “Ez dugu titulurik ez eskatzen ez ematen”.


2012ko urriaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Literatur Eskolaren Kartela, Txillardegi gogoraraziz

Elkarrengandik ikasteko xedea izanik, hilabete bakoitzerako toki eta gai desberdinekin zeharkatuko du Euskal Herria. Goizeko 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegia izango du.

Matrikulak balio dituen 20euroak hizlariei “eskertzeko” eta fotokopietarako erabiliko dira. Izena emateko eskola@literaturaeskola.org helbidera idatzi edo sartu www.literaturaeskola.org webgunean.

Urriak 27, Hendaia. Joseba Sarrionandiaren itzulpenak. Aiora Jaka.

Azaroak 17, Donostia. Txillardegi. Markos Zapian.

Abenduak 15, Orereta. Euskal itzultzaile aitzindariak.

Urtarrilak 19, Zarautz. Gure literatura erdaretan. Elizabete Manterola

Otsailak 16, Gasteiz. Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan, Amaia Alvarez Uria.

Martxoak 16, Durango. Sorterritik urrun. Migrazioa euskal literaturan. Gotzon Barandiaran.

Apirilak 20, Iruñea Amaia Ezpeldoi. Iratxe Retolaza.

Maiatzak 25, Bilbo. John Cheever. Harkaitz Cano.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude