argia.eus
INPRIMATU
Liburuak euskaraz katalogatzeko arauak aurkeztu dituzte

2008ko uztailaren 01

Liburutegiek zailtasun nabarmenak zituzten orain arte dokumentuak euskaraz katalogatu eta katalogo bibliografikoak euskaraz kontsultatzeko. Egoera hori konpontzeko helburuz, orain Kulturaren Euskal Planaren barruan Katalogazio Arauak izeneko arau bilduma sortu du Eusko Jaurlaritzak. Proiektuan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako elkarte eta liburutegi esanguratsuenek parte hartu dute.