argia.eus
INPRIMATU
Liburu bana aurkeztu dute Lertxundik eta Jimenezek

2006ko abenduaren 05

Anjel Lertxundik Alemania nazian kokatu du Ihes betea bere nobela berria. Liburuko protagonista Werner da, hamazazpi urteko gazte hitlerzalea. Senideek sekretu bat gorde diotela jakingo du: judua da. Edorta Jimenezek, bestalde, Ameriketako Estatu Batuetan zehar egindako bidaian bizi izandakoak bildu ditu inperialismoaren eta erlijioen fanatismoaren aurka egiten duen Koioteren arrastoa liburuan.

Atzo (4) aurkeztu zituzten liburu bakarrak ez ziren horiek izan. Igela argitaletxeak, esaterako,  Amelie Nothomben eleberri bat eta Agatha Christieren bi kaleratu ditu, euskaraz: aurrenekoaren Katilinarenak (Les Catilinaires. Itzultzailea: Joxan Elosegi) eta bigarrenaren Katua Usategian (Cat Among the Pigeons. Koro Navarro) eta Heriotza nilo ibaian (Death on the Nile. Xabier Aristigieta). Bestalde, Ataramiñe literatura koadernoak euskal preso eta iheslarien poemak, bertsoak, kontakizun laburrak eta marrazkiak bildu ditu.