Libertimenduak 2026 egutegia

  • Urtez urte gehitzen doaz libertimenduak; aurtengoan Markina-Xemeingoa eta Arrosadiakoa (Iruñea) batu dira zerrendara. Hamaika (11 zehazki) libertimenduren berri jakin dugu; otsailean eta martxoan izango dira Nafarroa Beherea, Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian barrena. Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... izango dira protagonistak. Dantza, antzerkia, musika eta bertsoa uztartuko dira ziria, kritika soziala, umorea eta algara eskutik hartuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 14an - 07:00
Bolant-dantzariak, Baigurako libertimendua, Heleta, 2025-02-23. Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hona hemen agendan borobiltzeko datak:

Libertimenduak 2026

Otsailak 7 larunbata

  • Arrotxapeko libertimendua. Non: Iruñea

Otsailak 8 igandea

  • Amikuzeko libertimendua. Non: Donapaleu

Otsailak 15 igandea

  • Garaziko libertimendua. Non: Donibane Garazi
  • Iruinkokoa. Non: Iruñea
  • Zirikoketa. Non: Astigarraga

Otsailak 21 larunbata

  • Oztibarreko libertimendua. Non: Zehazteke
  • Arrosadiako libertimendua. Non: Iruñea
  • Dibertimendua. Non: Añorga

Otsailak 22 igandea

  • Baigurako libertimendua. Non: Luhuso

Otsailak 28 larunbata

  • Markina-Xemeingo libertimendua. Non: Markina-Xemein

Martxoak 1 igandea

  • Baigorriko libertimendua. Non: Baigorri

Martxoak 14 larunbata

  • Hazparneko libertimendua. Non: Hazparne

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...