1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Data hori dela-eta, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualenganako errespetua aldarrikatzeko jarduerak antolatu dituzte Gasteizen.
1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta -identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako gisa. Ildo horretatik aldaketa eta aurrerapen ugari gertatu badira ere, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualek (LGTBI) diskriminazioa, estigmatizatzea eta bortizkeria jasaten jarraitzen dute.
Hainbat ekitaldirekin ospatuko du Udaleko Berdintasun Zerbitzuak data hori, LGTBfobiaren kontrako borrokan ahaleginak egiteko asmoz, kultura, hezkuntza, entretenimendua eta ezagutza baliatuz aniztasunarekiko errespetua sustatzeko.
Batetik, 'Transgeneroak: teoria feministentzako erronkak' hitzaldia izango da Montehermoso kulturunean maiatzaren 11n, 19:00etan, Cristina Garaizabal Elizalderen eskutik —aktibista feminista eta prestakuntza psikoanalitikoko psikologo klinikoa, eta sexu-aniztasunarekin eta generoarekin zerikusia duten arazoetan aditua—. Inmaculada Mujika Flores izango da moderatzailea, Aldarte / Lesbianei, gayei eta transexualei arreta eskaintzeko zentroaren sortzaile-kidea eta zuzendaria.
Maiatzaren 16an, 18an eta 20an, zinema-erakustaldiaren egoitza izango da Montehermoso. 18:30etik aurrera izango dira emanaldiak, eta film hauek eskainiko dira: Closet monster, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin; Pojkarna, suedieraz, gaztelaniazko azpitituluekin, eta Sangailés Vasara, lituanieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Beste kide batzuekin batera Kukuluak LGTBIQ+ eragilea sortu du Tania Gonzálezek (Tutera, 1986) Nafarroako periferian, berak dioen moduan. Taldearen helburua da Tuteran eta Erriberan (Nafarroa) espazio seguruak sortzea. Argi du xedea lortzeko zein norabide hartu behar duen... [+]
Larunbatetik iganderako gauean, jende gehiagorekin batera Hondarribiko jatetxe batetik ateratzen zelarik gizon bati beste batek iseka eta irain homofoboak egin zizkion eta jo egin zion aurpegian. Ertzaintzak erasotzailea izan daitekeena identifikatu du. Astearte arratsalde... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
Zisheterodisidenteak garen pertsona gehienok hirietatik at sortu gara. Herrietan sortu, hazi eta bizi(raun) izan gara, herrietako dinamika heteroarautuek hirietara erbesteratu gaituzten arte, sexiliatzera behartu gaituztenera arte.
Hirietara bizigarritasunaren, sarearen,... [+]