LGTBI+ kolektiboaren kontrako hamalau eraso zenbatu dituzte Araban azken urtean

  • Gasteizko Udalean aurkezturiko txosten baten arabera, Ikusgune LGTBI+fobiaren kontrako behatokiak hamalau "gertakari" erregistratu ditu 2020ko maiatzetik hona Araban, aurreko urtean baino gutxiago. Egoera pandemikoak erasoak salatzea zaildu egin duela diote.


2021eko maiatzaren 13an - 15:08
2019ko ekainaren 28ko manifestazioa, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna (argazkia: Arabako Alea)

Denera 14 LGTBI+fobia eraso atzeman ditu Ikusgunek Araban, horietatik 11 Gasteizen. Behatoki horrek emandako datuen arabera, 6 transfobia kasu, 4 homofobia kasu, 2 lesbofobia kasu eta LGTBI+fobia kasu orokor bat gertatu dira 2020ko maiatzetik 2021ko apirilera arte.

Intzidentziak behera egin du aurreko urtearekin konparatuta, baina Amets Martinez de Heredita Ikusguneko koordinatzailearen arabera beherakada "estuki loturik" dago egoera pandemikoarekin, zailagoa delako indarkeriazko egoerak salatzea.

Datuen irakurketa zehatza eginez, Ikusgunek azaldu du gero eta gehiago direla trans kolektiboaren kontrako erasoak (%43) eta gorroto diskurtsoek ere gora egin dutela: "COVID-19ak sortu duen testuigurua kontutan hartuta, lesbianak, gayak, bisexualak, transak eta intersexualak (LGTBI+) elkarren artean gurutzatutako diskriminazioei aurre egiten ari dira, bai genero-identitateagatik eta/edo sexu-orientazioagatik, bai desberdintasun-faktore batzuengatik ere: migratzaileak izateagatik, edo gazteak eta nerabeak, adinekoak, dibertsitate funtzionala izateagatik".

Behatokiaren txostena (pdf) Gasteizko Udalean aurkeztu dute ostegun honetan. Eta jakinarazi dute datorren asteartean Espainiako Diputatuen Kongresuan Trans lege-proposamena tramitera onartzeko bozketa egingo dela-eta Ikusguneko ordezkaritza bat Madrilen izango dela jarraipena egiten. "Lege hau trans eskubideen arloko Europako estandarrak bermatzeko bidean doa", adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Eguneraketa berriak daude