Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan

  • Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Pixkanaka, lekua hartuz doaz emakumeak plazan, festetan, dantzan. Lezoko San Joan bezperako soka-dantzan aurten lehenengo aldiz dantzatu dute emakumeek. San Pedro egunean ere, estreinakoz, emakumeak atera dira arraunekin eta kaxa eramaten Lekeition. Lesakako zubigainekoan oraindik irten ez badira ere, entseguetan emakumeak aritu dira. Zaldibarko dantzari-dantzan ere irten dira aurten lehengo aldiz emakumeak.

Kattalin Agerre  |  dantzan.eus
2017ko uztailaren 26a
Emakumeak kaxarranka eramaten lehengo aldiz. Lekeitio, 2017-06-29. (Arg.: Potxuak Martxan)
Lezon soka-dantzan

Lezon, San Juan bezperan, suaren inguruan dantzatu ohi den soka-dantzan, alpargata emakumeek ere dantzatu dute aurten. Desafioa dantzatu duten dantzarietako bat ere emakumea izan da aurtengoan. Orain arte gizonezkoak ziren soka-dantzako protagonistak baina aurten dantzariek dantzatu dute, generoa kontutan hartu gabe. Murixka dantza taldeko dantzariek atera dute soka.

San Juan bezperako soka-dantza. Lezo, 2017-06-23. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza.
Lekeition kaxarrankarekin

Ekainaren 29a, San Pedro eguna, egun handia izaten da Lekeition. Euskal Herriko dantza ikusgarrienetariko bat egiten dute, kaxarranka. Kaxaren gainean doan dantzariari arraunlariek laguntzen diete. Emakume arraunlariak badirenez herrian, aurten, hauetako batzuk kaxarrankarekin irten dira.

Emakumeak kaxarrankari laguntzen arraunekin. Lekeitio, 2017-06-29. Argazkia: Potxuak martxan.
Lesakan zubigaineko entseguetan

Lesakan San Fermin egunean dantzatzen den zubigainekoan, oraindik neskek ez dute dantzatu baina bai entseguetan. Zenbait neska entseguetan parte hartzen ari dira eta entsegu orokorretan ordezkapenak egin dituzte, baita buruzagi postuan ere.

Emakumeak Lesakako zubigainekoaren entseguan. Irudia: Hamaika telebista
Zaldibarren dantzari-dantzan

Dantzari-dantza parekidea Durangaldeko hainbat plazatara heldu da. Zaldibarko jaietan, Sorne Uriarte, plazara atera da dantzari-dantza dantzatzera. Talde nagusiarekin batera, zortzi neska gaztek agintariena eta txotxongilo dantzatu dituzte.

Zaldibarren emakumeak dantzari-dantzan. Argazkia: Anboto

Albiste hau Kattalin Agerrek argitaratu du dantzan.eus-en eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal dantza tradizionala  |  Generoa  |  Lekeitio  |  Lezo  |  Zaldibar  |  Lesaka

Euskal dantza tradizionala kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-10 | dantzan.eus
Villabuena, Mendexa, Irun, Faltzes, Luzaide eta Pettarreko dantzariak izango dira Basaurin

Irailaren 14tik 16ra Euskal Herriko tokiko dantzen emanaldiak izango dira Basaurin.


2018-06-29 | dantzan.eus
Tuterako alde zaharrak 'paloteao' berria estreinatuko du ekainaren 30ean

Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipamenik —deabrua eta aingerua desagertuko dira, beraz—.


2018-06-25 | dantzan.eus
Lekeition San Joan eguneko andreen soka-dantza berreskuratu dute

Kattalin Agerre.- Goizeko 6:30ean, Lekeitioko Talan dantzatu duten gaurko lehen eguzki-dantza Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeek. 1975ean berreskuratu zenetik San Pedro egunez dantzatu da, baina gerra aurrean San Joan egunean, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean andreen soka-dantza dantzatzeko ohitura berreskuratu dute.


Aulkien kulunka
MULTIMEDIA - dokumentala

Tolosako Udaberri Dantza Taldearen 60. urteurrenerako sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa. Taldea osatu eta elikatu duten 6 belaunaldietako kideak dira protagonista, eta haien bizipenek gidatuko dute dokumentaleko haria, 43 elkarrizketatan barrena. Aulkien kulunka ondare izateko sortu zen, sei hamarkadatako historia nonbait gordetzeko. 

Sinopsia

Txikiak, handiak, arinak, egur sendoz eginak. Mende zaharreko estetiken jarraitzaileak, hiru hankakoak edo laukoak. Diseinu... [+]


2018-03-09 | dantzan.eus
2017ko Bidarraiko kabalkada

2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna sentitzen zen. Halarik ere, hastapen batean ematekoa zuten kabalkada urriaren 1ean urriaren 8a partez baina aro txarrarengatik ezinezkoa izan zuten. 100 parte hartzaile baziren, eta bi aldietan 1300 pertsona etorri ziren... [+]


2018-02-12 | dantzan.eus
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.


Berriro ere dantza tradizionalari tokia murriztuz

Ziur egun hauetan sarean bolo-bolo ibili den bideoa ikusi egin duzuela: FITUR turismo azokan, Euskadi-Basque Country stand-ean eta Xabi Solanoren biribilketapean 3 dantzari, praka eta jaka zuriz Backstreet Boys antzean jantzita, eta ballet kutsuarekin tente-tente dantzan. Ez naiz gustuaz arituko, hori norberaren baitan baitoa, baina uste dut lekuz kanpo dagoen ikuskizun bat dela horrelako stand baterako.


Zaldibian omenduko dute Iztueta dantzari, musikari eta idazlea bere 250. urteurrenean

Juan Inazio Iztueta Etxeberriak (Zaldibia, 1767-1845) arrastoa utzi zuen euskal dantza eta herri musikan, idazle bezala egindako aportazioaz gain. Haren jaiotzaren 250 urteak betetzen direnean, sorterrian hitzaldi, irakurketa eta dantza erakustaldiz osatu dute omenezko egitaraua.


Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen... [+]


2017-10-06 | dantzan.eus
Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa argitaratu du Patxi Larraldek

Baztango sagar-dantzen eta soka-dantzen inguruko ikerketa-lan sakona argitaratu berri du Patxi Larraldek Txistulari aldizkarian. Artikuluekin batera Larralde aita-semeei egindako elkarrizketa argitaratu da. Arizkungo eta Baztango dantzen eta musika kontuen inguruan aritu dira Larraldetarrak.


Eguneraketa berriak daude