argia.eus
INPRIMATU
Lehio bat Praileaitzi begira (Juan Gorriti)

2007ko abenduaren 19a

"Praileaitz ez da edozein kobazulo. Unibertsitateko gela batean ireki daitekeen edozein liburu baino altxor askoz ere handiagoa da; batez ere, leize hau gure herria zelako, beste edozein elementuk forma ematen hasi baino lehen. Euskaraz ahoskatu ziren lehenengo hitzak zabaldu baino lehen, Praileaitz gure hizkuntza zen jada. Ordurako gure herri hizkera Praileaitzen zegoen, gure mendietan lehenengo irrintzia entzun baino lehenago. Lengoaia baino lehenagokoa baita hizkuntza, kontzeptua, sinbolismoa, egiteko eta bizitzeko era eta lan egiteko moduak. Izana, azken finean, leize-zulo horretan gurekin eta gure ingurunearekin egiten baitugu topo". (2007-12-19)