Euskal Herrian ondoen gorde den ibaia ei da Lea. Martxoaren 27az gero bertatik bertara konprobatzeko aukera dago. Oraingoz, 7 bat kilometroko ibilbidea baino ez da, eta ordubetean egingo dugu. Datorren urtean Oizpetik, ibaia sortzen den lekutik eta Mendexako itsasadarrera arte, Lea ertzetik joateko aukera izango dugu. Lea Ibarreko Mankomunazgoaren proiektua da "Lea Ibilbidea Ingenio eta Natura" eta Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa (Lea ibarra eskualdea) zeharkatzeko aukera izango dugu.
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2035&27072