Lauaxetaren lanak Interneten, bere heriotzaren 75. urteurrenean

  • Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria (Laukiz, Bizkaia, 1905) 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizko Santa Isabel hilerrian. Armiarma webguneak Interneten jaso ditu bere obra gehienak:  Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935), poema solteak (1925-1937), poema itzuliak (1927-1931), Poesia kaiera (antologia), ipuin eta artikulu bilduma eta antzezlanak. E-book moldean ere eskura daitezke


2012ko ekainaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Lauaxetaren literatur lanak oroimen digitalean egongo dira
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Armiarmaren atarian Lauaxetaren lanez gain hainbat idazlek berari buruz idatzitakoak ere jaso dituzte. Salbatore Mitxelenaren Gorputz dago gudaria poema (Lauaxeta fusilatu eta bi urtera idatzi zena), Gabriel Arestiren In memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970), Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan (1976), Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian (1980) edota Koldo Izagirreren Lauaxetaren betaurrekoak. Euskal idazle askoren inspirazio iturri izan da eta da oraindik Lauaxeta. 


Irakurri gehiago: Antzerkia Kultura Arte eszenikoak
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin