Lau polizia-agentek gazte bat bortxatu dute kontrol batean Frantzian

  • Ostegun gauean polizia-agente batek borrarekin bortxatu zuela eta beste hiruk jipoitu zutela salatu du 22 urteko gazte frantziar batek. Gertakaria Aulnay-sous-Bois herrian (Seleine-Saint-Denis) gertatu zen, droga trafikoaren aurkako operazio batean.


2017ko otsailaren 07an - 12:08
Margoketa bat Aulnay-sous-Boisen (Arg.: AFP)

Ikerketaren iturriek zabaldu dutenez, “kontrolaren unean erresistentzia egiteagatik gaztea borrarekin kolpatu zuten poliziek, eta horietako batek borra uzkitik sartu zion”. Biktimari ebakuntza egin behar izan diote, “zauri larriak” dituelako ondestearen aldean, eta ospitalean dago.

Agenteen arabera, “ustekabeko ezbeharra” izan zen, gazteari prakak “bakarrik” jaitsi zitzaizkiolako. Biktimak, berriz, erasoa “borondatezkoa” izan zela ziurtatu du, eta irain arrazistak esan zizkiotela eta listua bota ziotela gaineratu du. Poliziak euren karguetatik kendu dituzte.

Seleine-Saint-Deniseko departamentuko presidenteak gertatutakoa arbuiatu du eta gaia mahaiaren gainean ipiniko duela ziurtatu du: “Kontrolak amesgaizto bihurtzen dira gazte askorentzat, hau geldiarazi behar dugu”. Aulnay-sous-Boiseko biztanleak kalera atera dira asteburuan zehar, gertatutakoa gaitzesteko. Istiluak egon dira poliziaren eta herritarren artean.

Gertakarien bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Izaera sistemikoa aitortu ezinean

Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak,... [+]


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: "Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa"

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Eguneraketa berriak daude