Larzabaleko Ezpeleteniak lau urte bete dituela ospatuko du asteburuan

  • Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Ezpeleteniak lau urte beteko ditu, eta horren ospatzeko besta antolatua da aste hondar huntan. Ostiralean, kontzertu gaua izanen da Physis Versus Nomos eta Pelax taldeekin. Larunbatean, berriz, antzerkia izanen da Maryse Urrutyrekin.

     

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 23an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erran behar da Ezpeletenia ez dela bakarrik ostatu-jatetxe bat. Duela lau urte Maialenek eta Jeremik gidaritza hartu zutenetik, Ezpeletenia egiazko kultur gune bilakatu da.

Urtean zehar, Baipeletenia eta B.I.K. elkarteekin batera, bi sasoin kultural antolatzen dituzte. Gainera, iazko urtea bereziki aberatsa izan da, hainbat euskal artista pasatu baitira bertatik: Eneko Bidegain, Ekaitz Bergaretxe, Bilau, Madame Birrots, Jurgi Ekiza, Zezenaren taldea, Ruper Ordorika, Xak, Asisko Urmeneta, Plazararen mintzaldia, Natacha Cetcuti, bertso-afariak, erakusketak eta beste hainbat hitzordu.

Urtebetetze besta urtarrilaren 23an eta 24an izanen da

Ostiral arratsean, kontzertu gaua proposatua da Physis Versus Nomos eta Pelax taldeekin, tartifleta eta Chouffe xorta batekin lagundurik.

Larunbatean, berriz, antzerki umoretsua eskainiko da: Maryse Urrutyk Adriene Bergson Johnson ikusgarria emanen du, 18:00etatik goiti.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...