Larunbatean inauguratuko du Yala Nafarroak Palestinaren omenez egindako monumentua

  • Arratsaldeko 18:30ean eginen da ekitaldia, etxebizitzaren aldeko manifestaldiaren ondotik. Monumentuarekin, elkarteak Palestinako genozidioa gogoratu bakarrik ez eta borrokan jarraitzeko aldarria egin nahi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 16a - 07:00
Euskalerria Irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteak Palestinari monumentu bat jarri dio Iruñeko Antoniutti parkean. Dagoeneko ezarrita dagoen arren, larunbatean aurkeztuko da jendaurrean arratsaldeko 18:30ean, Ernesto Delas elkarteko kideak argitu bezala. Ekitaldian ez dira faltako musika, dantza eta bertsolariak; baita monumentua jartzea erraztu duten erakundeetako ordezkariak ere. "Oso eskertuta gaude Iruñeko Udaletik zein Nafarroako Gobernutik eman diguten babesarekin". 

Monumentuak oroigarri bat bakarrik ez, eta aldarri bat izateko asmoa du. "Gure herriaren elkartasuna eta herri palestinarrentzako justizia eta duintasunaren aldarrikapena islatzen duen arte lana da. Genozidioaren basakeriaren biktimei argia eman eta haien erresistentzia zilegi ohoratu nahi duen obra bat da. Espazio hau munduko herri guztiak zeharkatzen dituen zauri baten aurreko topagune gisa altxatzen da; Palestinaren kausa gizateriaren kausa da".

Hala, monumentuaren oinean hiru mezu zizelkatu dira, zein baino zein argigarriagoa: "Palestina bizirik dago. Palestina borrokan darrai. Palestina aske izango da". Izan ere, Delasek berak azpimarratu bezala, esperantzarekin begiratu behar zaio Palestinaren etorkizunari, borrokak eta erresistentziak aurrera jarraitu dezan.

 


Iruñea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.