Larunbat honetan jokatuko da V. Xilabako lehen saioa

  • Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasiko da V. Xilaba Bertsularien Xapelgoa. Ravel aretoan, 17:00etatik aurrera kantuan ariko dira Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Sarrerak, bertan.


2016ko irailaren 23an - 06:58

Ikusminez hartuko du jendeak lehen saio hau. Xilaban irten den hiru aldietan txapela jantzi duen Amets Arzallusek laugarrena lortzeko bideari ekingo dio. Saio berean deskubrituko ditu entzuleak lehen aldiz parte hartuko duten bi lehiakide berriak, Kerman Diaz eta Nahia Sasco. Eta aurretik ezagunak dituzten Miren Artetxe, Ramuntxo Christy eta Egoitz Zelaiaren onena entzuteko gogoz gerturatuko da publikoa. Txapelketetako lehen saio denek bezala, honek ere jarriko du hurrengoetarako termometroa edo neurria, eta aurrera egiteko aukera denak dira posible.

Aurtengoan parte hartuko duten bertsolariak

Hamabost bertsolarik hartuko dute parte aurtengo Xilaban. Esperientzia handikoak batzuk: Txapelketa Nagusietako finaletan ikusten ohitu garen Amets Arzallus eta Sustrai Colina, eta horiek bezala Txapelketa Nagusian parte hartu izan duten Eneritz Zabaleta, Maialen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Odei Barroso. Badira bi urtez behin jokatzen den Xilabara sekula huts egin gabe, bost Xapelketetan parte hartu dutenak: Odei Barroso, Sustrai Colina, Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta. Eta aurtengo honekin lehen aldiz txapelketa batera aterako direnik ere bada: Kerman Diaz eta Nahia Sasco.

Hurrengo saioak eta finala

Hurrengo kanporaketa Müskildin jokatuko da, urriaren 1ean, eta bertan arituko dira Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua.

Galbahea pasa ostean, lau finalaurreko jokatuko dira: hor sartuko dira lehian aurreko Xilabako hiru lehenak, alegia, Sustrai Colina, Maialen Arzallus eta Odei Barroso. Lehen kanporaketako bi saioetatik bederatzi bertsolarik lortuko dute finalaurrekoetan aritzeko aukera. Bertsolari bakoitzak bi finalaurrekotan kantatuko du eta bi saioen puntuak batuko dira finaleko partaideak erabakitzeko. Finalaurrekoen egutegia:

- Baigorrin, urriaren 8an.

- Uztaritzen, urriaren 15ean.

- Aiziritzen, urriaren 22an.

- Larresoron, urriaren 29an.

Finala Baionan jokatuko dute, azaroaren 11n, sailkatutako sei bertsolariek. Denek egin beharreko lanen ostean, buruz burukoan erabakiko da txapelduna.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba
2023-09-06 | ARGIA
Xilaba txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta

Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.


2021-11-09 | ARGIA
Dena prest larunbat honetan Xilabaren finala jokatzeko

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen izango da. Bertan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart... [+]


2021-10-25 | Bertsozale.eus
Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen egindako Xilabaren bigarren Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen egindako Xilabaren lehen Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen urriaren 17an. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako Xilabako azken kanporaketako saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin,eta final erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro... [+]


Eguneraketa berriak daude