Larrun 2020 proiektua: turismo masiboa sustatuko ote duen beldur

  • Larrun 2020 egitasmoa Larrungo trenaren ingurumaria berritzeko proiektua da. Azkaine, Sara, Urruña eta Bera herrien magalean ez dago giro. Proiektuak eztabaida zalapartatsua eragin du. Larrun Ez Hunki kolektiboa eratu da egitasmoaren aurka.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko abuztuaren 23a
Larrun Ez Hunki kolektiboa antolatu ondoren, egunez egun, herritarrek gero eta errezelo gehiago hartu diote egitasmoari. (Arg.: Smiley.toerist)

Bi asmo kontrajarriak jalgi dira Larrungo Trenaren geroari buruzko egitasmoa gauzatzeko unean. Nehork ez du zalantzan jartzen berau berritu beharra. Usaiako mesfidantza zabaldu da ordea, proiektua kudeatzen duen Frantziako Estatuko instituzioen eta tokiko hainbat herritarren artean. Bigarren hauek “natura errespetatuz, Larrun mendia babestu nahi dugu" diote.

Larrun Ez Hunki kolektiboa antolatu ondoren, egunez egun, herritarrek gero eta errezelo gehiago hartu diote egitasmoari. Proiektuaren egileen arabera “turismoa sustatu eta bisitari kopurua handitu nahi dute”. Besterik ez, euren hitzetan. Proiektu xume gisa agertu dute.

Larrun Ez Hunki kolektiboak ez du proiektua berdin ikusten, ordea. Berrikuntza lanen gibelean “beste zerbait” dagoela adierazi du kolektiboko kide Ellande Alfarok: “Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko lehendakariarekin bildu ginen egunean eraberritze lanez harago, beste xede bat antzeman genuen, instituzioek turismoaren eredua berritu nahi dute gure ustez”.

Lasserrek proiektua bideratzeko bi aldeen gune bat eratzea proposatu zuen, Alfarok berriz, Larrun Ez Hunki kolektiboak “ez zuen onartu” erran du. Kolektiboak proiektu horretatik at ikusten du bere burua: “Gu egungo arazoak konpontzeko elkarlan bat sustatzearekin ados gaude, baina hizketa gaia natura errespetatzeko eredua da, ez instituzioen proiektua nola gauzatu behar den eztabaidatzea”.

Iinstituzioek Larrun mendiaren inguruko herrien “batasun faltsua” saldu izana kritikatu du Larrun ez Hunki Kolektiboak. Egitasmoaren gibelean “Atrakzio parke bat” gauzatzeko asmoa begitandu zaie. Proiektuak hiru eremutan eragingo bide du: tren geltokiaren abiapuntuan, tarteko ibilbidean, eta mendi puntako azpiegituretan. Aurrekontuak eginak omen daude, baina dirua nondik datorren ez omen da argi eta garbi ageri. Esaterako, proiektuak Bera herria ukitzen du, baina Josu Iratzoki auzapez beratarrak dioenez, egitasmoari buruzko informazio oso urria eman zaie beraiei.

Inork ez du zalantzarik, Larrun inguruko azpiegiturak zaharkitu dira. Desadostasunak baina, aldatu beharrekoak zein diren zehaztean eta berauek aldatzeko moduan daude. Larrun 2020 egitasmoa Natura Eremu babestuan gauzatu behar da, baina Sarako Herriko Etxeak  –egitasmoa ontzat eman duen herri bakarra– ez du hori aintzat hartzen. Larrun Ez Hunki kolektiboak dioenez, herritar askoren susmoa da, funtsean, egitasmoaren atzean ez ote den ezkutatzen “turismo masiboa” sustatuko duen proiektua.  

Gara egunkarian jorratu dute albiste hau eta hemen aurki liteke informazio gehiago.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Turismoa  |  Lapurdi

Turismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-30 | ARGIA
Donostiako autobus turistikoa: prekarietatera bidaia

Donostiako Udalak azpikontrataturiko autobus turistikoaren zerbitzuko langileek grebara joko dute euren lan baldintzak hobetu ezean.


2018-08-24 | Antonio Cristobal
Araba, barnealdeko argia
MULTIMEDIA - dokumentala

Arabako historia, ondare kulturala eta paraje naturalak erakusten dituen lana, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak turismoa sustatzeko sortutakoa.

Zuzendaria: Antonio Cristobal
Gidoia: Virginia Lopez de Maturana eta Santiago de Pablo
Argazki Zuzendaria: Cristina Llopis


2018-08-06 | Kalea guztiona da
Donostian ere "kalea denona da"

Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Zaharrean.


2018-08-06 | Axier Lopez
Turistentzako ongi etorri instituzionala errefuxiatuei berbideratu diete herritarrek Bilbon

Bilboko Erriberako eraikin batean Eusko Jaurlaritzak jarritako publizitate olanaren mezua moldatu dute hatzailea aldatu eta errefuxiatuen gaiari ikusgarritasuna emateko. Sarean zabalpen handia izan du ekimenak. Turistentzat "Euskadi helmuga ireki eta erosoa" dela iragartzeko, Eusko Jaurlaritzaren udako kanpainaren mezu nagusiari aurrez aurre jarri diote erakundeen migranteekiko jokabidea.


2018-07-27 | Lander Arretxea
Eta zuk, zer turistifikatzen duzu?

Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat eraldatzen duen turista?


2018-06-21 | ARGIA
Gipuzkoako Diputazioaren turismoko berrikuntza saria, Aparture elkartearentzat

Aparture Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkarteak jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoko Berrikuntza Saria, "Gipuzkoako turismo ereduan berrikuntzari eskaintzen dion balioagatik".


2018-06-19 | ARGIA
Hasi da turismo denboraldia, baita protestak ere Bartzelonan: GŁell parkean kateatu dira ekintzaileak

Bartzelonako Güell parkean Arran gazte erakundeko hainbat kide kateatu egin dira eta turismo masiboaren aurkako pankartak zintzilikatu dituzte.


2018-05-30 | Miren Osa Galdona
Ostalaritzako kontratuen erdiak astebete baino gutxiago iraun zuten iaz EAEn

Espainiako Gobernuak emandako datuek turismoaren beste aldea erakutsi dute: sinatzen diren kontratuen %46k astebete baino gutxiago irauten dute. Autonomia erkidego batzuetan, ordea, kopurua erdiraino iristen da, EAEn kasu.  


2018-05-24 | ARGIA
Azken txanpan sartu da Bizitza Da Handiena: pentsiodunen manifestazioa eta okupazioaren azken gaua

Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.


2018-05-22 | Miren Osa Galdona
Kezka sortzen dio Donostiako Turismo Elkarteko zuzendariari Bizitza Da Handiena kanpainak

Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute astelehen goizean Manu Narvaez Donostiako Turismo Elkarteko zuzendaria. Turismoaren Munduko Erakundeak asteazkenetik ostiralera egingo duen goi bileraren harira, ekitaldiak hirian izan dezakeen eragina izan du ardatz solasaldiak.


Eguneraketa berriak daude