"Haurrentzako gustuko literatura egitea oso erraza da topikoetan erorita. Haurtzaroa literaturarako oso garai garrantzitsua da, orduan irekitzen baitzaie literaturaren bidea. Haurrak konturatzen dira liburuak esaten duenak badaukala bere niarekin edo barruko sentimenduekin loturarik. Literaturari zentzua ikusten badiot, gure niari hitz egiten diolako da. Gure gustuko liburu bat irakurtzen dugunean, desberdinak gara edo izan beharko genuke behintzat". (2002ko urria, 15. zbk)