Larresoroko bide baten euskarazko izenaren kontra agertu da prefetura

  • Pirinio Atlantikoetako prefeturak Larresoroko Herriko Etxeari galdegin dio «Orgilaneko Bidea» euskarazko izendapena aldatzea. Uztailaren 7an aho batez onartutako deliberoa «irregularra» dela erran du prefeturak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 21ean - 09:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herriko bide-izendapen guziak berrikustea ere aipatu du prefeturak. Larresoroko Herriko Kontseiluak irailaren 15ean aztertu du galdea. Azkenean, prefeturaren eskaerari segitzea erabaki du: 16 bozka alde, abstentzio bat eta «Mintza Larresoro!» oposizioko taldearen bi bozka kontra. Hemendik aitzina, «Impasse Orgilaneko Bidea» izanen da izendapena.

Hamar urteko eginmoldea auzitan

Larresoroko Herriko Etxeak 2016an erabaki zuen tokiko toponimiari lehentasuna ematea bideak izendatzeko. Ordutik, euskarazko izenak erabili izan ditu, eta eginmolde hori ez zen orain arte auzitan izan. Prefeturak, ordea, Konstituzioaren 2. artikulua eta «Toubon legea» oinarri harturik, frantsesaren erabilera derrigorrezkoa dela oroitarazi du bide publikoko inskripzioetan. 2016ko «Orgilaneko Bidea» izendapena ere «irregularra» dela zehaztu du.

«Mintza Larresoro!» taldeak prefeturaren eskaerari ez amore emateko galdegin du, eta euskarazko toponimoek herrian duten garrantzia azpimarratu: «Lekuaren historiaz galde egitera eta hura ulertzera bultzatzen dituzte.» Larresoroko auzia ez da bakarra. Uda huntan, Baionako eta Sarako Herriko Kontseiluen euskararen aitortzari buruzko deliberazioak ere auzitara eraman ditu prefeturak.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.