Langileen protesta artean hasi da Gipuzkoako Aldundiaren gobernantza-ereduari buruzko jardunaldia

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, “Open minded governance for your future” (euskaraz “gogo irekiko gobernantza zure etorkizunarentzat”) izeneko jardunaldia egiten ari dira Tabakaleran. Ekitaldia hasi baino lehen hainbat langilek protesta egin dute eraikinaren barruan.

Hainbat langilek Tabakalerako sarrera nagusiko eskaileretan protesta egin dute (argazkia: Bitartekariak Martxan).

2019ko otsailaren 18an - 11:34

Hainbat langilek Tabakaleraren sarrera nagusiko eskaileretan eserialdia egin dute astelehen honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan antolatu duen jardunaldia hasi aurretik.

Horietako askok euren suhiltzaile uniformea zeukaten jantzita, eta Aldundiak euren zerbitzua berrantolatzeko asmoaren kontra protesta egin dute, suhiltzaile parke batzuk itxi eta beste batzuk zabaldu nahi dituzten arren, beharrezkoak liratekeen langile berriak kontratatzeko asmorik ez baitu adierazi Diputazioak.

Bertan ziren Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekariak ere. Bi hilabete daramatzate greban euren lan-baldintzetan zenbait hobekuntza eskatuz eta lan-gatazka hori ez konpontzearen erruz, zentro kulturaleko liburutegia itxita dago greba hasi zenetik.

Langileekin batera, hainbat ordezkari sindikal ere egon dira protesta ekintzan, ELA, LAB eta CCOO sindikatuen banderekin.

Ubikeko bitartekariek sare sozialetan salatu dutenez, jardunaldirako izena emana zuten arren ez diete sartzen utzi eta Ertzaintza bidali dute protesta egiten ari ziren lekura.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude