Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak

  • ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27. artikuluan, alderdi politikoekin eta Espainiako bigarren presidenteorde eta lan ministro Yolanda Diazekin elkartzeko asmoa daukatela jakinarazi dute.


2026ko urtarrilaren 28an - 10:55
LAB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako sindikatuek bat egin dute nazio bakoitzerako langilearteko gutxieneko soldata (LGS) propioaren alde. ELAko Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan adierazi dute Espainiako Estatuak inposatzen duen LGS ez dela nahiko bizi-kostu handiari behar bezala aurre egiteko. Era horretan, lurralde bakoitzak berea izan dezan, manifestu bat adostu dute LAB, ELA, CIG, Steilas, Etxalde, Hiru, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek.

Prentsaurrekoan salatu dutenez Espainiako lan-arauek soldatapeko jende multzo handien pobrezia areagotzen dute. “Estatu mailako araugintza bakarra eta zentralista da eta errealitate nazional anitza ukatzen du; horrekin batera, ezarri diren lan-erreformek (PPren gobernuak 2012an inposatu zuena) indarrean dena eta egungoak 2021 amaieran erabakitakoa- taxututako lan-legediak langileen prekarietatea eta soldata kaskarrak normalizatzen ditu lanaldi partzialeko enpleguaren eta aldizkako kontratu finkoen bitartez”, esan dute.

Sindikatuek eskatuko diete Langileen Estatutuko 27. artikulua aldatzea Diputatuen Kongresuko alderdi politikoei (PPri eta Vox-i izan ezik) eta Bigarren Presidenteorde eta Lan Ministro Yolanda Diazi. ELAko idazkari nagusia Mitxel Lakuntzak eta CIGko Paulo Carrilek aipatu dute indar soberanisten sostenguan oinarritzen dela egungo Gobernua eta horrek lan arloko arauetan ere ondorio zehatzak izan beharko lituzkeela.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Etxeko langile egoiliarrak
Ez atsedenik, ez soldata duinik

2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

2026ko otsailaren 25
Etorkizuna

2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.