Langile baten heriotzagatik zigortu du epaitegiak Sakanako Mankomunitatea

  • Sakanako Mankomunitatea zigortu dute harentzat lan egiten zuen langile baten heriotza bero-kolpe bat izan zelako. Modu horretan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak jarritako helegitea, eta 2020ko udan bere lanaldian izandako bero-kolpe baten ondorioz hil zen langile baten senideei ia 148.000 euro ordaintzeko kondena berretsi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 7an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

46 urteko langilea hil baino zortzi egun lehenago kontratatu zuten gizarte-enplegu babestuko programa baten barruan Sakanako Mankomunitateak peoi lanbide-kategorian Arbizuko kalean garbiketa-lanak egiteko. Heriotzaren egunean, 2020ko uztailaren 30ean, ohiko lanaldia egiten zuen, 08:00etatik 15:00etara. Egun horretan, estazio meteorologiko hurbilenak 36,48 graduko tenperaturak erregistratu zituen eguerdian, 37,15 gradukoak 13:00etan eta 37,04 gradukoak 14:00etan. 10:30etik aurrera langilea bakarrik geratu zen kalea garbitzen herriko elizaren inguruan. Senide batek aurkitu zuen hilda, 19:00etan, udalerriko eskola publikoaren beheko aldean, oraindik laneko uniformea jantzita zuela.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Sakanako Mankomunitatea zigortu du heriotza horregatik bero-kolpea izan zuelako langileak. Mankomunitateak helegitea jarri zuen zenbait arrazoi tarteko, besteak beste: langileak bazuelako lan arriskuen berri eta horretan jasoa agertzen zelako beroaldian zer nolako neurriak hartu behar zituen: besteak beste, ura edatea, babestea, arropa fina eramatea eta lanak beroaldia iritsi aurretik planifikatu eta aurreratzea, besteak beste. Auzitegiak ez zituen arrazoiak nahikotzat jo: lana ez zelako eten nahiz eta tenperaturek 11:00etatik aurrera muga fisiologikoak gainditu zituen; ez dagoelako jasota Mankomunitateak langileari ura eman zionik; arriskuen ebaluazioak ez zuen zehazten zer tenperaturatatik aurrera hartu behar ziren neurri bereziak; ez zegoen lana antolatzeko protokolorik muturreko bero-egoeretarako; eta ez zen inolako kontrol- edo ikuskapen-mekanismorik ezarri bere lana erabat isolatuta egiten ari zen langile baten gainean.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.