argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Zizurkilen, lan istripuz
  • Construcciones Metálicas ULA enpresan gertatu da lan istripua.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 05a

Astelehenean zendu da 43 urteko langilea. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, lan istripua Zizurkilgo (Gipuzkoa) Construcciones Metálicas ULA enpresan jazo da, baina langilea Grupo Itari-ren baitako Begiralia aholkularitza-enpresako kidea zen.

Segurtasun Sailak istripuaren arrazoiak zein izan diren argitzeko ikerketa bat abiatu dela adierazi du.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urtea hasi zenetik Euskal Herri mailan lan istripuek eragindako bosgarren heriotza da.