Langile bat hil da ostegunean Urruñan, lan istripu batean

  • Euskal Hirigune Elkargoarentzat ur biltegi baten eraikuntza egiten ari zen hildakoa Urruñako Xukutun bidean. Bertze langile bat larri zauritu da. Eraikuntza bertan behera utzi dute ikerketak dirauen artean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 9an - 07:00
Urruñako Xukutun bidean izan da lan istripua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duhalde eraikuntza enpresako langile bat zendu da ostegunean goizeko 9:15 inguruan Urruñako Xukutun bidean. Euskal Hirigune Elkargoak kontrataturik ur edangarri biltegi berri bat eraikitzen ari zirela izan da istripua. Elkargoak jakinarazi duenez, sokorri zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.

Bigarren langile batek ere istripua pairatu du, eta larriki zauriturik, helikopteroz Baionako erietxera eraman dute. Istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa abiatu dute polizia judizialak eta lan ikuskaritzak, eta ikerketak dirauen artean obrak geldirik izanen dira.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...