argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da lan istripuz Beriainen
  • Goizean jazo da ezbeharra, kamioi batek langilea harrapatu duenean.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 18a

Foruzaingoak jakinarazi duenez, goizeko 06:40 aldera gertatu da istripua, Beriaingo Errekaldea industrialdean. 54 urteko langilea kamioi baten atzealdean zegoen, eta harrapatu egin du ibilgailuak. Gurpilak azpian hartu du gizona, eta ondorioz hil egin da.

Suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua, baina SOS Nafarroa osasun zerbitzuek langilearen heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin.

Istripuaren gaineko ikerketa abiatu du Guardia Zibilak.