Langile bat hil da Goiaingo industrialdean

  • Astearte iluntzean gertatu da lan istripua, egurra lantzen duen enpresa batean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin langilea bizirik mantentzeko. 2026an Araban lan egiten hil den bigarren pertsona da.


2026ko martxoaren 25ean - 10:06
Azpilur
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, langile bat hil da asteartean, 20:00ak aldera, Goiaingo (Araba) industrialdeko enpresa batean. Ezbeharraren lekura bertaratu dira Gasteizko eta Langraizko parkeetako suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia bat. Langilea artatu badute ere, bertan hil da. El Correo-ren arabera, ezbeharra egurra lantzen duen Egoin taldeko kanpo-enpresa batean gertatu da. Oraingoz, ez dute jakinarazi zergatik gertatu den lan istripua, eta ikertzen ari dira.

2026an Araban hiltzen den bigarren behargina da. Duela hilabete eskas, otsailaren 23an, Berguendako kontzejuko FML piroteknia enpresan izandako leherketa indartsu batek langile bat hil zuen eta beste bat larriki zauritu zuen. LAB sindikatuaren arabera, 2025ean 74 langile hil ziren lanean Euskal Herrian, eta aurten dagoeneko 11 dira.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...