Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu Arabako FML piroteknia enpresako leherketan

  • Leherketa bat gertatu da otsailaren 23an 11:10ean Bergondako (Lantaron, Araba) FML piroteknia enpresan. Lan istripuan langile bat hil da eta beste batek erredura larriak izan ditu.


2026ko otsailaren 23an - 18:40
Lan istripuak salatzeko elkarretaratzea, Laudion. LAB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta Ertzaintzaren Lehergailuen Unitatea bertaratu dira. Zaurituak gorputzaren %60 erreta dauka eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) artatzera. Ezbeharra materialen prestakuntzarako prestatutako etxolan gertatu da. Lau langile ari ziren lanean, eta beste biak, jabeak eta administrazioaz arduratzen den langileak, ez dute kalterik izan. Ertzaintza ingurua miatzen aritu da, leherketaren nondik norakoak ikertzeko. Langilearen heriotza dela-eta, hiru eguneko dolua deitu dute enpresako buruek.

Koldo Salbidea, Lantaroneko alkatea, ezbeharraren lekura hurbildu da gertakarien berri izateko. EFE berri agentziari azaldu dio, instalazioak “egoera onean daudela”. Enpresak azaldu dio langileek “material piroteknikoarekin aritzeko trebakuntza eta tresna guztiak” dituztela. Alkateak segurtasun protokoloen eraginkortasuna azpimarratu du, leherketa gainerako lan-eremuetara zabaltzea ekiditea lortu baita.

Aurten Euskal Herrian gertatu den zazpigarren lan heriotza da.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.