Langile bat hil da Donostiako metroaren lanetan

  • Makina bat irauli eta azpian harrapatu du langilea, Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez. 2026an 34 langile hil dira lanean.


2026ko ekainaren 16an - 14:51
2024an Mirakontxa-Easo tartearen bi hondeaketa fronteek bat egin zuteneko irudia. Irekia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ohar bidez jakinarazi du Euskal Trenbide Sareak astearte goizean langile bat hil dela Donostian, metroa eraikitzeko lanetan. Azaldu dutenaren arabera, tunel baten ari zen lanean behargina, makina bat irauli eta azpian harrapatu duenean. Ikerketa abiatu dute gertatua argitzeko.

34 hildako 2026an

LAB sindikatuak egiten duen zenbaketaren arabera, asteartekoa urtean lanean hiltzen den 34. langilea da. Ipar Euskal Herrian bi dira zendutako langileak, Hego Euskal herrian 30, eta Euskal Herritik kanpo beste bi.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...