Langile bat hil da Bilboko Albia eraikina eraberritzeko obretan

  • Behargina hamar metroko garaieratik jauzi da eraikineko beirategitik sarrerako zorura. Jadanik 50etik gora dira aurten Euskal Herrian lan istripuengatik hildakoak, horietako asko azpikontrataturiko enpresetan jarduten zuten.


2016ko azaroaren 02an - 16:33

Bilboko Albia eraikineko aurrealdea eraberritzen ari dira guztiz eta obra horietan ari zen langile bat hil egin da asteazken arratsaldean, 10 metroko garaieratik jauzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Europa Press agentziari labur azaldutakoaren arabera bertara anbulantzia bat joan da, baina langilea hilda zegoen ordurako.

Bilboko EH Bilduk jakinarazi duenez, Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu dadila eskatuko du, istripuari buruzko argipenak jasotzeko.

Lan istripuz hildako langileen kopuruak ez du behera egiten, aurten 50etik gora dira eta horietako asko azpikontrataturiko enpresentzat egiten zuten lan. Pasa den astean Gasteizko Michelin enpresan Ferroser konpainiarentzat lan egiten zuen langilea hil zen, bigarrena oso denbora laburreran. Sindikatuek salatu dute heriotza guztiok lan baldintza prekarioek eragindakoak direla.

[Eguneraketa, 2016-11-02, 21:30]

LAB sindikatuak jakinarazi duenez Albia eraikinean hildako 41 urteko langilea Sesman enpresarentzat egiten zuen lan, Construcciones Olabarrik azpikontrataturik. ELAk, bere aldetik, eskatu du administrazioaren inplikazio handiagoa eta "ikuskaritza neurriak hartu" ditzala halako kasuetan.

LAB, ELA, ESK, CGT eta STEE-EILAS sindikatuek bilkura egingo dute azaroaren 4an eguerdiko 12:00etan istripua izan den tokian gertaera salatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude