Langile bat hil da Arizkunen, lanera bidean zela

  •  Eraikuntza-enpresa batentzat aritzen zen 49 urteko behargina, eta ostiralean galdu zuen bizia. Aurten, bi lan-heriotzaren berri eman dute jada. 

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 13an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hamabi egun baino ez dira igaro 2026. urtea hasi zenetik, eta, Euskal Herrian, bi lan-heriotzaren berri eman dute dagoeneko. Joan den ostiralean, urtarrilaren 9an, Arizkunen (Nafarroa) hil zen langile bat, lanera bidean zela. Hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez, Lekarozkoa (Nafarroa) zen 49 urteko gizonezkoa, eta bertako eraikuntza-enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean.

Aurreko astean izan zen aurten erregistratutako lehen lan-heriotza, Urruñan (Lapurdi). Behargin hori ere eraikuntzan aritzen zen, Duhalde enpresan hain zuzen ere.

2025ean, Euskal Herrian 74 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean, 2024an baino hamar gehiagok. Azken bi urteetan, beraz, gora egin dute erregistratutako lan-heriotzek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.