Langabeziaren aurka martxa egingo dute Ezkerraldean ekainaren 13an

  • Krisiak gehien kolpatu duen eskualdea da Ezkerraldea. Populazioaren %21 langabezian dago, 25.000 pertsona inguru, eta 61.000 lagunek  ez dute inolako laguntzarik jasotzen.


2015eko ekainaren 01an - 12:21

Gazte eta emakumeen egoera are lazgarriagoa da. Gazteen langabezi-tasa %50 ingurukoa da eta lanean ari diren asko kontratu gabe daude. Adibide bezala, ezkerraldeko merkatal zentruko zinemetan orduko 4 euro ordaintzen dituztela salatu dute.

Bizkaiko Labe Garaiak martxan zeuden garaian oparotasun urteak bizi izan zituen eskualdeak. Aitzitik, gaur egun, prekarietate eta pobrezia besterik ez dagoela esan dute. Honegatik proletargoa “pobretargo” bihurtzen ari omen da martxaren antolatzaileen ustez.

Gastu militarrak zertan eragiten duen

Egoera horretan, gastu militarrerako EAEn persona bakoitzak 500 euro ordaintzen dituela aditzera eman dute. Ikerketa, garapena eta berrikuntzan egiten den inbertsioaren zati handi bat gastu militarrera bideratzen dela ere esan dute.  

Bestelako politiken premia aldarrikatzeko baliatuko dute 13ko martxa: iruzur fiskalari aurre egiteko neurriak, Bizkaian dauden hitzarmen kolektiboak sektore guztietara zabaltzeko, ordaindu gabeko aparteko orduak deuseztatzeko....

Antolatzaileek ekainaren 13an 12:00tatik aurrera Santurtziko parketik aterako den martxan parte hartzera deitu dute. Hemen Herrikolore webgunean jarri duten bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude