EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko zenbait irakaslek haien "haserrea" erakutsi nahi izan dute ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Donostiako Aske Guneko eremuan jaso zuen erasoaren aurrean.
Irakasleek plazaratu duten oharra:
ARGIArako kazetari lanetan zebilela Lander Arbelaitzek, apirilaren 19an, Donostiako Aske Guneko eremuan jaso zuen erasoaren aurrean gure haserrea erakutsi nahi dugu. Beren jardun politikoagatik kondenaturiko sei gazteren atxiloketa-operazioaren barruan gertatu zen bertatik informatzen ari zen kazetariaren aurkako erasoa. Sare sozialetan zabaldu den bideo batean ikus daitekeenez, Arbelaitzek bertan ziren poliziei kazetari–kreditazioa erakutsi arren, horiek bere lana oztopatu ez ezik, bortizki eraso ere egin zioten. Behean sinatzen dugun EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleok oso larritzat jotzen ditugun ekintza horien aurrean Arbelaitzekiko elkartasuna agertu nahi dugu; era berean, adierazpen- eta prentsa-askatasuna bermatu ditzala eskatu nahi diogu Ertzantzari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaso Fernandez Astobiza, Arantza Gutierrez Paz, Txema Ramirez de la Piscina, Karmelo Landa, Edorta Arana; Iratxe Fresneda, Marta Luxan, Iratxe Retolaza, Eduardo Apodaca, Petxo Idoiaga, Jose Antonio Martin, Teresa Agirreazaldegi, Alexander Ugalde, Jotxo Larrañaga, Jose Mari Pastor, Josi Basterretxea, Mario Zubiaga, Txoli Mateos, Santi Urrutia, Izaro Gorostidi, Bego Zalbidea, Jule Goikoetxea, Xabier Aierdi, Katixa Agirre, Ohiane Garcia, Irati Agirreazkoenaga, Carmen Peñafiel, Nikolas Xamardo, Asier Blas, Flora Marin, Amaia Nerekan, Josu Amezaga, Estitxu Garai, Nati Abril, Rosa Martin Sabaris, Patxi Azpillaga, Jose Mari Caminos, Jone Martinez Palacios, Iñaki Lazkano, Josu Chueca, Marian Gonzalez Abrisketa, Beatriz Zabalondo, Bea Narbaiza, Arkaitz Letamendia