Lan gatazkaren konponbidea exijitu dute Maderas de Llodioko langileek, ordezkari industrial eta politikoen aurrean

  • Garnica konpainiak "negoziazioak aldebakarrez hautsi ostean", agerraldia egin dute Maderas de Llodioko grebalariek Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bigarren bileraren atarian. Eskualdeko manifestazioa deitu dute ostegunerako Laudion.


2026ko urtarrilaren 28an - 07:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 26an osatutako Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bigarren bilera egin dute gaur Amurrioko Refor Enpresaldean. Duela bi hilabete egin bezala, bilkuraren atarian mobilizazioa eta agerraldia egin dituzte Maderas de Llodioko langileek, dagoeneko 129 egunez luzatu den lan gatazkaren konponbidea eskatzeko.

Garnica konpainiak negoziazio prozesua "aldebakarrez" hautsi izana salatu dute Laudioko grebalariek, lan gatazka "are gehiago larriagotuz". "Langileon ustez, erabaki hau, enpresaren erabateko arduragabekeria da. Baina, era berean, salatu nahi dugu erakundeen inplikazio falta ere, Aiaraldearen etorkizunaz hitz egiten baitute, baina ez diete heltzen langileen benetako eta oraingo arazoei", aldarrikatu dute agerraldian irakurritako adierazpenean. Bide horretan, "enpresari arduraz jokatzea" eskatu diote, eta "negoziazioari berriro ekin diezaiola".

Halaber, erakunde publikoei ere luzatu diete egoera bideratzeko deia. Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bilera probestuz, gutun bana entregatu diete Industria eta Enplegu Sailei eta Arabako Foru Aldundiari. Maderas de Llodio fabrikaren etorkizuna bermatzeko beharrezko baliabide guztiak jartzea eskatu diete.

Eskualdeari deia

Aiaraldeko herritarrei ere luzatu diete greba mugagabeari eta langile borrokari babesa ematen jarraitzeko deia, "eskualdeko enpleguaren eta etorkizunaren alde". Ostegun honetan (urtarrilak 29) eskualdeko manifestazioa deitu dute, 18:00etan Laudioko Herriko Plazatik abiatuta.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.