Lan eskaintza ARGIAn: garatzaile informatikoa

  • ARGIAn kide bat gehiago batu nahi dugu lantaldera. Garapen informatikoak pentsatzeko eta egiteko programatzaile bat behar dugu.


2026ko ekainaren 29an - 12:39
Azken eguneraketa: 2026-07-02 10:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer egin beharko du?

Beste garatzaile batekin elkarlanean, ARGIAk garapen arloan dituen beharrak bideratu eta konponbideak sortu.

Eskakizun teknikoak

  • Programazio lengoaia eta framework hauekin esperientzia izatea: PHP (Laravel), Javascript (jQuery eta Vue), HTML5 eta CSS (Bootstrap, Sass)
  • Bertsio-kontrolerako git sistemarekin elkarlanerako ohitura izatea.
  • Arkitektura eta Cloud Native ikuspegia. Docker, Kubernetes eta hodeiko zerbitzuen oinarriak ezagutzea.
  • Adimen Artifizialaren eskutik datozen aukera eta arriskuen inguruan interesa edota esperientzia praktikoa izatea kontuan izango da.
  • Ikasten ikastea. Teknologiak azkar ari dira aldatzen. "Ikasteko gogoa" baino gehiago, metodologia propio bat edukitzea garrantzitsua da.
  • Honakoak ere kontuan izango dira:
    • WordPress-ekin garapenak egin izana, pluginak eta theme-ak barne.
    • GNU/Linux sistemen kudeaketan esperientzia izatea, bereziki Debian-ekin.
    • Segurtasuna. Kode segurua idazteko kontzientzia izatea funtsezkoa da.

Independentzia teknologikoa

Teknologia burujabetza ARGIAren iparretako bat da, hedabidearen eta edukien independentzia bermatzeko. Pertsonen beharrak teknologiaren beharren gainetik daude eta garapen berriak hortik pentsatzen ditugu, beraz ezinbestekoa izango da ARGIAren balore hauekin bat egitea.

Zer eskainiko dugu?

Gaur gaurkoz 28 lagunek osatzen dugu ARGIA eta garatzaile berria lantalde horretan txertatuko da. Lanaldi osorako lanpostua da, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) egoitzan egitekoa.

Zuretzat lanpostu egokia dela iruditzen bazaizu eta ARGIAren proiektuaren parte izateko gogoz bazara, bidali curriculuma uztailaren 15a baino lehen helbide honetara: komunikazioa@argia.eus

Eskerrik asko


Irakurri gehiago: Lan eskaintzak Komunikazioa ARGIA
Lan eskaintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...