Labrazako eolikoen eraikuntza lanak gelditzea eskatu du kontzejuak, mendi-bideetan baimenik gabe ari direlako

  • Mendi-bideetan baimenik gabe burutzen ari diren eraikuntza lanak "berehala gelditzea" eta "legaltasuna berrezartzea" eskatu du Labrazako Kontzeju Irekiak. Ebazpena argitaratu du Arabako Buletin Ofizialean, "honen berri izan dezaten pertsonek, erakundeek eta enpresa interesatuek edo erabaki honek eragiten diotenek". 


2026ko urtarrilaren 30ean - 12:15
Labrazako eolikoen makroproiektuaren eraikuntza lanak. Eusko Jaurlaritza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Matarredos eta Las Llanas inguruko mendi-bideetan baimenik gabe eraikuntza lanak egiten ari direla-eta, Labrazako Kontzeju Irekiak espedientea zabaldu du eta eskatu du obra hauek "berehala gelditzea". Kontzejuak gaiari buruzko batzar berezia egin zuen 2025eko abenduaren 18an eta orduan hartu zen erabakia, eta urtarrilaren 30ean egin da publiko Arabako Buletin Ofizialean (hemen eskuragarri).

Bertan irakur daitekeenez, ebazpenaren aurkako administrazio-bidea agortuta dago eta hauek dira errekurtsoa jartzeko zabalik dauden bideak: batetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpena egin eta bi hilabeteko epean. Eta bestetik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea kontzejuan bertan, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean, baina kasu horretan, ezingo da errekurtsorik jarri.

Labrazako Kontzejuaren ebazpenak zehazten du "berehala bete beharrekoa" dela, eta errekurtsoa jartzeak ez duela betearazpena eteten. Baina kautelazko etena eskatu ahalko dela epaitegietan.

Labrazako eolikoen makroproiektua

2025eko azaroaren 20an eraikuntza lanak hasi zirela iragarri zuen Jaurlaritzak. Bertan irakur daitekeenez, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak elkarrekin sortu duten Aixeindar sozietateak sustatutako proiektua da eta Nafarroako Ecay enpresari esleitu dizkio obrak.


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.