ARGIA.eus

2021eko irailaren 21a

Laborari batzuek 'Agour' utzi eta Makeako 'Onetik' esnetegia okupatu dute

  • Asteartean ELB sindikatako ehun bat esne ekoizlek Heletako Agour esnetegia okupatu zuten, bertako laborarien esnea erabili beharrean kanpokoa inportatzen duela salatzeko. Atzo genioenez, 30 bat lagunek gaua han igaro zuten, eta goiz partean atera ziren esnetegitik. Geroago, baina, handik hamar bat kilometrora dagoen Makeako (Lapurdi) Onetik esnetegira joan eta okupatu egin zuten. Gaua han eman dute 30 lagunek. Kanpotik sartzen den esne kopurua kontrolatzeko neurri zorrotzagoak eskatu ditu ELBk, eta kontrol-tresna horiek lortu bitartean protestan segiko dutela iragarri dute.

2011ko azaroaren 17a
Agour utzi (argazkian) eta Onetik okupatu zuten atzo laborariek. (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Kazeta.info webgunean mugimendu honi buruzko informazio gehiago eskura dezakezue. Hainbat lotura eta argazki galeria bat ere jaso ditu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak


Azkenak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude