LAB

Gimenoren kargugabetzea eskatuz hezkuntza komunitateko 1.894 langileren sinadurak erregistratu ditu LABek

  • Sindikatuak Chiviteri ohartarazi dio Hezkuntza kontseilaria kargutik kendu ezean mobilizazioei berrekinen diela irailean.

LABen agerraldia asteazken honetan, Iruñean, Gimenoren kargugabetzea eskatzeko. LAB sindikatua

2026ko ekainaren 18an - 11:57
Azken eguneraketa: 13:15
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

LAB sindikatuak hezkuntza komunitateko 1.894 kideren sinadurak aurkeztu ditu Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno kargugabetu dezatela eskatzeko. Sindikatuak duela urtebete abiatu zuen Gimeno Kanpora! dinamika, eta ordutik jasotako sinadurak dira asteazken honetan gobernuaren egoitzan erregistratu dituenak.

Sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin eta Hezkuntza kontseilariaren ibilbidea laburbildu dute: “Zazpi urte igaro dira Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza kontseilari izendatu zutenetik, eta denbora horretan, arrastoa utzi du. Txapelduna izan da eta da bere ardurapean dauden sektore guztiak haserrearazi eta bere kontra jartzen, eta hankaz gora jarri du hezkuntza sistema, azken hilabete honetan argi gelditu den moduan”.

Gimenok “euskararen aurka eginikoak” ere nabarmendu ditu LABek. Sindikatuaren iritziz, kontseilariak “aitzakia eta zirrikitu guztiak" erabili ditu euskarazko irakaskuntzari "trabak eta murrizketak" paratzeko, eta hezkuntzako langileei “bizkarra behin eta berriz” emateko. Gogor kritikatu dute langileen ordezkariekin izan duen jarrera eta euren proposamenei emaniko erantzunak, “zezenek egiten dituzten eraso bortitzenekin” parekatuta. 

Chiviteren ardura

Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Chiviteri exijitu diote kontseilaria kargugabetu dezala, “hezkuntzak sustatzen dituen balio guztien aurka jotzen duen kontseilari batek ezin baitu Hezkuntza Departamentuko arduradun izan”.

LABek uste du Chivite dela Gimeno karguan mantentzen duena. Hortaz, hezkuntzak bizi duen egoeraren azken erantzuletzat jo dute Nafarroako lehendakaria, eta “azken hitza berea” dela gogorarazi diote. 

Aldaketarik ezean, irailean protestei berrekinen dietela aurreratu du sindikatuak: “Gimeno kanpora! aldarrikatuko dugu berriz ere. Nafarroako langile eta ikasleek ez dugu horrelako jauntxo handiusterik merezi hezkuntza sistema osoaren buru”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LAB kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.