LABek gogor kritikatu du ELAk Gipuzkoako kale garbiketarako lortutako hitzarmena

  • ELAk adierazi du greba mugagaberako deialdia bertan behera utziko duela, eta abenduaren 15ean aurreakordioa sinatuko duela Aselip eta Serbitzu S.L enpresekin. LABek ez du hitzarmena sinatuko, uste duelako lan-baldintza hobeak lortzeko aukerak zeudela. Gehitu du ELA sindikatuak aldarri sindikalak langileen beharren gainetik lehenetsi dituela.


2023ko abenduaren 15an - 12:30
Gipuzkoako garbiketa sektoreko langileak akordioa ospatzen. Argazkia: ELA.

Lan hitzarmena berritzeko zain ziren Gipuzkoako kale garbitasun, zabor bilketa, zabortegi, erraustegi, hondartza garbikuntza, bilketa selektibo, birziklapen planta eta estolderia sektoreko langileak. Oraingo hitzarmenak 2026ra arteko balioa izango du. ELAk %60,78ko ordezkaritza du, eta adierazi duenez, abenduaren 20rako deitutako greba mugagabearen presioaren ondorioz, akordioa gauzatzea lortu dute.

Sindikatuak azaldu duenez, ondokoak dira Gipuzkoako 1.500 langileri eragingo dieten lan-baldintza hobekuntza nagusiak: KPI-aren araberako soldata igoerak, errelebo kontratua hedatzea eta Geroa Pentsioak BGAEan sartzea. Beste lorpen bat ere aipatu du sindikatuak: kategoria profesionalak sortuko dira lan administratibo eta teknikoak egiten dituzten langileentzat, baita plantakoentzat ere. Esparru horietan, langile gehienak emakumeak dira eta sindikatuaren ustez, neurri horri esker “diskriminazioa apaltzea lortuko da, erabat maskulinizatutako sektorean”.

LABek langileak saltzea salatu du

LAB sindikatuak ELAk lortutako akordioa kritikatu du. LABek prentsa-oharrean azaldu duen arabera, patronalaren azken proposamena ez zitzaion nahikoa iruditu eta hala adierazi zuen, baina hurrengo bilerarako erantzuna prestatzekoak zirela, ELAk hedabideetan iragarri du akordioa lortu duela. LABen ustez, ELAk langileak saldu ditu.

LABen iritziz, hobekuntza gehiago lortzeko aukera zegoen: “Hobekuntzak badaude ere, egun sektoreak dituen hainbat aldarriri entzungor egiten zaiela uste dugu, eta greba mugagabe baten atarian, benetan, gehiago lortu genezakeela uste dugu”.

LABek gehitu du azken asteetan landu duten negoziaketarako edukia sindikatu batek markatutako lehentasunetara mugatu dela eta elkarrekin eraikitako 28 aldarri jasotzen zituen plataforma, ezerezean geratu dela.

LABek azpimarratu du “tristuraz eta haserre hartu dutela gehiengoa duen sindikatuaren erabakia, aldarri sindikalak, langileen beharren gainetik lehenetsi direla ikusten dugulako”. Sindikatuak uste du ELAk negoziaketan, “gainontzeko sindikatuokin, baina bereziki, langile kolektiboarekin ez duela kontatu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude