Carlos Gimenoren kargugabetzea eskatzeko LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an

  • Mobilizazio “masibora” deitu du sindikatuak Iruñean, Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren kudeaketa “negargarriari” amaiera ematea eskatzeko. Haren kargugabetzea galdegingo dute, Nafarroako Hezkuntzak izandako “okerreranzko joeraren” aurrean. 

Gimenoren kargugabetzea eskatzeko manifestaziora deitu du LABek Iruñean. Maikdeo (CC BY-SA 4.0)

2026ko maiatzaren 6an - 10:25
Azken eguneraketa: 22:36
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aste batzuk igaro dira LABek Nafarroako hezkuntzak izandako “okerreranzko joera” salatzen zuen manifestua kaleratu zuenetik. Egoeraren erantzule nagusi gisa ezarri zuten Gimeno Hezkuntza kontseilaria eta haren kargugabetzea eskatu zuten. 2.000 sinadura jaso ditu eskakizunak. Orain, herritarrak manifestazio "masibora" deitu ditu maiatzaren 16an.

Asteartean, Gimenok Nafarroako Parlamentuan berretsi ditu Nafarroako hezkuntza murrizketen inguruan aurretik esandakoak. Adierazi du “ikasleen onarpen prozesuari eragingo” diola UPNk itunpeko ikastetxeetarako egin duen lege proposamenak.

Hala ere, LAB sindikatuak iazko ekainean salatu zuen lehen aldiz kontseilariaren “alor guztietako kudeaketa negargarria” eta “protesta, mobilizazio eta greba gehien egin dizkioten kontseilaria” dela gogorarazi du. 

Egun egoerak “okerrera” egin duela nabarmendu du, Gimenoren ondorengo erabakien eraginez:  “Lanbide Heziketa dualaren antolamendu gabezia erabatekoaz harro agertu da; zerbitzuak pribatizatzeko ahaleginean sakondu du, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa alde batera uzten duten hitzarmenak sinatu baititu; 0-3an, oraindik ere ez dio erantzun ziklo osoa publifikatzeko joan den urrian LABek egin zion eskaerari; dozena bat linea baino gehiago itxiko dituela eta zenbait langile baztertuko dituela iragarri du; D ereduaren hedapena kosta ahala kosta oztopatzen jarraitzen du, eta euskararen normalizazioa galarazten; ikastoletako eta ikastetxe itunduetako langileen beharrei erantzuteko hiruko mahaira ez du deitu oraindik; estatutu berriaren proiektuan langile publikoentzat txertatu dituen neurriekin, bere departamentuko langileak urte askoan Nafarroako Gobernu osoko langilerik behartsuenak izatera kondenatu ditu”.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutu berrien harira, LABek hainbat batzar informatibo antolatu ditu. Estatutu berri horiek parlamentuan aurkeztea ekiditeko, maiatzaren 28an lau orduko lanuztea egingo du LABek, negoziazio erreal eta serioago bat lortze aldera. 


Irakurri gehiago: Hezkuntza Gizartea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.