Espainiako selekzioak 6,9 milioi – Espainiako Ogasunak 0

  • Espainiako futbol selekzioko jokalari bakoitzak 300.000 euro jasoko ditu atzo Eurokopako finalean Italiaren aurka irabazteagatik. Posible da diru hori Espainiako Estatuan ez kotizatzea. Izan ere, Espainiak hitzarmen bat sinatua du Ukrainarekin eta Poloniarekin (bertan jokatu dira Eurokopako partidak). Hitzarmenaren bidez bi herrialde horietan kotizatu dezakete dirua eta ez Espainiako Ogasunean. Tartean dira Xabi Alonso, Javi Martinez eta Fernando Llorente euskal jokalariak.


2012ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Jokalariek 300.000 euroak Espainian kotizatuko balituzte, Ogasunak %52 kenduko lieke eta Polonian kotizatuta ez gero aldiz, %20a. 23 jokalari izanik 6.900.000 euroko saria jasoko dute guztira eta zergak atzerrian ordainduz gero Espainiako Ogasuna dagozkion 3.588.000 eurorik gabe geratuko da.

Ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia, duela lau urte ere Espainiak Eurokopa irabazi zuenean, jokalari bakoitzak 214.000 euro kobratu zituen eta diru hori Austrian kotizatu zuten %20ean eta ez Espainiako Estatuan %43an.

Bestalde, 2010ean ere, Hegoafrikan Munduko kopa irabazi zutenean, 600.000 euroko gehigarria izan zuen jokalari bakoitzak eta Hegoafrikan kotizatu zuten %21ean, ordezkatu beharko duten estatuan ordaindu beharko zuten %43aren ordez.

Jokalariek Espainia kotiza dezaten eta dirua asoziazio bati eman diezaioten sinadurak biltzen ari da mugimendu bat Interneten. Dagoeneko 89.508 lortu dituzte.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude