Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen egoitzak itxiko ditu

  • Vital, BBK eta Kutxa batzen dituen bankuak, Ipar Euskal Herrian dituen hiru egoitza itxi nahi ditu. 23 langile kaleratuko dituzte itxieragatik. LABek “erabaki politiko baten ondorioa” dela salatu du.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko urriaren 18a

LAB sindikatuak salatu duenez, Kutxabankek (Frantziako Estatuan, Kutxabanque) Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan dituen egoitzak itxiko ditu. Bankuak gutun bidez jakinarazi die erabaki hori bezeroei. Langileek ordea ez dute jaso idatzizko jakinarazpenik, erakundearen Frantziako Estatuko zuzendaritzak ahoz jakinari die. Informazio eskasiaren aurrean gaia publiko egitea erabaki dute.

EAJri egotzi diote egoitzak ixteko erabakia. LABen esanetan, “Kutxabaken administrazio kontseilua EAJri lotua dago eta hauentzat Iparraldea folklorea da soilik.” Itxierak, “EAJk herriarekiko duen estrategia hutsala” erakusten du sindikatuaren ustez.

“Erabakia politikoa da ez ekonomikoa, enpresak irabaziak baititu, eta ez du inolako arazorik”, salatu du LABek. Urriaren 20an Bilbon elkartuko dira, Hego Euskal Herriko Kutxabanken zuzendaritza, LABen ordezkariak eta Frantziako Estatuko Kutxabanken zuzendaritza, eta sindikatuak erantzunak jasotzea espero du. Kaleratu nahi dituzten 23 langileetatik 17 LABen afiliatuak dira.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ipar Euskal Herria  |  Kutxabank  |  EAJ  |  LAB

Ipar Euskal Herria kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-09 | Uztaro Ateliera
E i a - Basabürüko ikastolak 40 urte
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Zuberoako ikastolaren 40. urtebetetzea ospatzeko Xiberoots reggae taldearen eskutik "E i a" abestia eta bideoklipa osatu dute.

Marrazkiak eta zizelanak Alozeko ikastolako eta Uztaro atelierreko ikasleek sortu dituzte.
Soinu grabaketa eta nahasketa: Uztaro
Filmaketa, muntaketa eta animazioa: Oihan Oliarj eta Pette Etxebarria


2018-08-09 | Zabalik elkartea
Eusklabo alaiak
MULTIMEDIA - solasaldia

Asisko Urmenetak sortu duen azken komikia parodia satirikoa da. Intzura Handia uhartean kokatu du istorioa, Euskal Herriaren erdigunean dagoen Bidasoa ibaiaren bokalean. Bertan bizi dira Defoeren pertsonaiak. Robinson Crusoe nagusituko da irlaz eta birbataiatu egingo du Faisan(e)s Island gisa. Haren aurkezpena egin zuen Donapaleu uztailean.


2018-08-03 | Baleuko
Estitxu
MULTIMEDIA - dokumentala

Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze-1993 Bilbo) Euskal Herriak eman duen kantari onenetakoa da. Frankismoaren zentsura pairatu bitartean, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.

Garaiko kantaldiak, telebista edo irratsaioak, argazkiak eta lekukotasunak biltzen ditu ordubeteko dokumentalak. Bertan hitz egiten dute Estitxuren senideek eta lagunek, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil abeslariek, Juan Carlos Irizar eta... [+]


2018-08-02 | Kanaldude.tv
Mendibeko zaharrak lekuko
MULTIMEDIA - erreportajea

Bi urteetarik antolatua den Hergarai bizi ekimenaren barruan, ondarea batzordearekin landurik, Kanaldudek Mendibeko lau zaharren lekukotasunak bildu ditu haur denboraz, lan bideaz eta Mendibeko segeriaz. Martta Eyherart, Beñat Urruty, Jean Baptiste Dutrey eta Kaiet Lakoren oroitzapenak entzungai hogei minutako dokumental honetan.


2018-08-02 | Radio Kultura
Baionako Euskal Museoan erakusketa
Frankismoaren kontra... dinamita "kulturala"

Baionako Euskal Museoak Frankismo garaietako giroan murgiltzea proposatzen daukute "1966, GAUR. Euskal arte, frankismoaren garaian" erakusketaren bidez.


2018-08-02 | Euskal Irratiak
Jaietako eraso sexista ezagutu eta isilak salatu dituzte Baionan

50 eta 60 pertsona artean bildu dira astearte arratsean baionako herriko etxe aintzinean Baionako bestetan izan dira eraso sexista ezagutuak eta isilak ere salatzeko.


2018-07-27 | Nahia Ibarzabal
"Nazio bat gara" aldarrikatuko dute Tourra Euskal Herrira sartzean

Larunbatean Senpere eta Ezpeleta artean jokatuko da Frantziako Tourreko erlojupekoa. Tourra EH egitasmoak hainbat ekimen antolatu ditu “Euskal Herria nazioa dela munduari erakusteko”.


2018-07-26 | Nahia Ibarzabal
Baionako bestak abiatu dira, sarrera kobratuz eta protokolo feminista prest

Ostiraletik igandera bitartean kanpokoek Baionan sartzeko ordaindu behar dute. Herriko Etxearen erabakia da eta argudiatu du segurtasun neurri zorrotz eta garestiei aurre egiteko erabiliko dela dirua.


2018-07-17 | Euskal Irratiak
Larrun 2020 proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatu dute

Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira ostiral huntan elkarrekin salatzeko Diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.


2018-07-13 | ARGIA
Baionako herriko-etxea Frantziako banderaren kolorez argiztatu dute

Frantziako gizonezkoen futbol selekzioak Munduko Koparen finalera heldu den egunetan, Baionako herriko-etxearen eraikina Frantziako banderaren kolorez argiztatu dute. Ikuspegi chauvinista salatu dute sarean hainbat lagunek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude