argia.eus
INPRIMATU
Kutxabankek ez du adierazpenik egingo dauzkan diru premiez
  • Isiltasun osoa kontu ikuskaritzaren emaitzak jakin arte: hori da Kutxabanken lema joan den larunbatean Espainiako Estatuak Europari erreskatea eskatu ondoren. Hiru euskal kutxen bat egitetik sortutako erakundeak uztailaren bukaeran emaitza jakin arte ez du hitz egingo behar duen diruaz.

2012ko ekainaren 12a
Kutxabankeko bulego bat

Bien bitartean, Carlos Aguirre Jaurlaritzako ekonomia sailburuak atzo “gardentasuna” eskatu zuen erreskateko diruak banatzeko orduan. Aguirrek gaineratu zuen operazioak ez lituzkeela Kutxabank bezalako erakundeak kaltetu beharko.

Adierazpen horiekin batera, Ekonomia Sailak jakinarazi du datozen asteetan berrituko diola Kutxabanki 500 milioi euroko kreditua. Joan den abenduan onartu zuen Gasteizko gobernuak kreditu hori “diruzaintza arazoak” konpontzeko