Kutxabank osatzen duten aurrezki kutxek gizarte-ekintzan murrizketa gogorrak egingo dituzte

  • BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak murrizketa gogorrak ezarriko dituzte gizarte-ekintzan. Iaz Kutxabank eratu zenetik, lehen asanbladak egin dituzte. Bilbo eta Donostiako egoitzen kanpoaldean, gizarte kolektiboek, etxegabetzeen aurkako plataformak eta sindikatuek protestatu dute neurrien kontra.


2013ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
BBK eta Kutxa kanpoaldean protestak egin zituzten hainbat kolektibok (Argazkia: bilbokobranka.info)

BBK-n murrizketa %50 ingurukoa da. 2012an 64,9 milioi euro bideratu ziren gizarte-ekintzara, eta aurten, berriz, 32,8 miloira jaitsiko da aurrekontua. Kutxan jaitsiera proportzioan handiagoa izango da, %60-koa. Vital Kutxan 7,5 milioi eurotik 6,5 milioi euro bideratzera pasako dira.

Kutxabankeko eta BBK-ko presidente Mario Fernandezen arabera, murrizketak “erraz” uler daitezke. Izan ere, “2009ra arte diru asko irabazten zen eta orain, berriz, ez.” Etxearen truke zorra kitatzearen aurka ere agertu da. Bere ustez, ezin dituzte “lehiakideek aplikatzen ez dituzten arauak aplikatu”. Bestela, “berankor guztiak Kutxabankera joango lirateke”. Halaber, Fernadezek salatu du etxegabetze guztien errua haiei leporatzea, “beste bankuek egingo ez balituzte bezala”.

EAJ-k ez beste alderdi guztiek kritikatu dituzte neurriak, nahiz eta Bilduk bakarrik bozkatu duen kontra. Abstenitu den PSE-EEko Alfonso Herranek esan du “gizarte-kapital handia galduko dela”, eta PPko Jesus Sanzek onartu du murrizketa “gehiegizkoa dela”. Bilduko Arantza Urkaregik, berriz, azpimarratu du neurri hauek gizarte-ekintzaren “likidazioa” ekarriko dutela.

Protestak kanpoaldean        

Donostian eta Bilbon protestak egin dituzte murrizketen kontrako taldeek. BBK-ko egoitzaren kanpoaldean, Ertzaintza agertu eta istiluak izan dira.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]


Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki "arau-hauste larriengatik"

Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


Eguneraketa berriak daude