Kobane defendatzera deitu dute kurduek Siriako armadaren erasoen aurrean

  • SDF Siriako Indar Demokratikoak koalizio kurduak eta Siriako Gobernuak akordioa egin zuten igandean eta gaur ziren berrestekoak, baina ez dute egin. Siriako Gobernua Rojava eskualdeko hiriburu Kobane indarrez hartzen saiatzen ari da, eta SDFk erresistentziarako deia egin die kurdu guztiei.


2026ko urtarrilaren 20an - 15:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tentsioak gora egin du Siriako Gobernuaren eta talde kurduen artean. Aurreko bi asteetan enfrentamendu armatuak ugaldu ziren Siriako armadak SDFk kontrolatzen dituen lurraldeei eraso egin ostean, baina igandean sinatutako akordioaren ondoren bazirudien egoera lasaitu egingo zela. Akordioaren arabera SDFko milizianoak Siriako armadan integratu beharko lukete, eta SDFren kontrolpeko hiru probintziak –Raqqa, Deir ez-Zor eta Al-Hasaka– estatuaren menpe geratuko lirateke.

Asteartean ziren Damaskon akordioa berrestekoak SDFren buru Mazlum Abdi eta Siriako presidente Ahmed al-Xaraa, baina koalizioak azaldu duenez Abdi ezer sinatu gabe alde egin du bileratik, Siriako presidenteak SDFri eskatu diolako aipatu hiru probintziez gain Kobane ere entregatzea. SDFk ohartarazi du Siriako Gobernuaren indarrak hasi direla Rojava eskualdeko Kobane hiriburuari eraso egiten, eta aurre egin dietela. SDFk Rojavako eskualdea defenditzera deitu ditu kurduak. Igor Susaeta kazetariak Berrian argitaratu duenez, talde kurdu gehienek bat egin dute deiarekin, eta milaka kurdu ari dira bertara mugitzen.

Kurduentzat balio handiko hiria da Kobane. Estatu Islamikoaren kontrako erresistentziaren eta proposamen politiko kurdu askatzailearen sinbolo globala da, 2014an YPG Herritarren Babes Unitateeek muturreko islamisten setioa garaitu zutenetik.


Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...