argia.eus
INPRIMATU
Kultura Ministerioari barkamena eska diezaiola galdatu dio PP-k Medemi
2003ko irailaren 25
Espainiako Kultura Ministerioari eta Pilar del Castillo ministroari barkamena eskatzeko edo bestela, TVE-k bere ekoizpenei eskainitako promozioa eta dirua itzultzeko eskatu dio PPko Alejandro Ballesterok Julio Medemi. Imanol Uribe zuzendariak berriz, Medem "satanizatu" egin dutela kritikatu du. Era berean, Pilar del Castilloren jarrera gaitzetsi du. Bestalde, Donostiako Udaleko IU alderdiak bat egin du Belodromoko langileen aldarrikapenekin.