Kultur alorreko langileak kalera aterako dira ostiral eta larunbatean, bizi duten egoera salatzeko

  • Kulturgintzako langileek hainbat mobilizazio iragarri dituzte ostiral eta larunbat honetarako. Ostiral honetan, 12:30ean elkarretaratzeak antolatu ditu SOS Kultura plataformak. Larunbatean berriz, Kupla plataformak auto-karabana bat egingo du.


2020ko ekainaren 12an - 09:56

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu SOS Kultura plataformak ostiral honetan. 12:30ean egingo dira, Bilboko Arriaga plazan, Donostiako Boulevardeko kioskoan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan eta Iruñeko Udaletxe plazan.

Alarma egoerak larrialdia eragin du kultur alorreko langileen artean, baina plataformak azaldu duenez, ez dira horregatik bakarrik elkartuko: COVID-19aren pandemia agertu baino lehen ere prekarietate handia zegoen sektorean. Beraz, alarma egoeratik harago, instituzio publikoek kulturarentzat konponbiderik eskaintzen ez dutela adierazteko bilduko dira ostiral eguerdi honetan.

Lau hiriburuetan egingo diren mobilizazioak desberdinak izango dira, baina manifestu bateratu bat irakurriko dute.

Larunbat honetan berriz, auto-karabana deitu du Kupla plataformak. Aste honetan sortu da elkarte hori eta teknikariak, enpresak eta artistak batzeko asmoa dauka. Erakunde publikoen inmobilismoa salatu dute plazaratu duten lehen agirian eta ohartarazi dute zerbait egiten ez bada laster ez dela posible izango egoerari buelta ematea.

Hori da auto-karabanarekin zabaldu nahi duten mezua ere: "Kulturaren hileta" eszenifikatu nahi dute. Horretarako, 11:00etan elkartuko dira Gasteizko Gobeo Hotelaren parean (hirira autoz doazenentzat) eta 11:45ean Lakuan. Larunbat eguerdian, "kultura hila" aterako dute eta Eusko Jaurlaritzaren parean utziko dute.

Ez da kulturgileek azken hilabeteetan martxan jarri duten ekimen bakarra: konfinamendu betean, greba digitala egin zuten, programazioak bertan behera geratu ondoren arloko profesional asko bizitzen ari ziren egoera salatzeko. Euskal Herriko erakunde publikoek hainbat neurri iragarri zituzten alarma egoeran, baina ez dirudi sektoreko profesionalen premiak asetzeko lain izan direnik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


Eguneraketa berriak daude